Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Agora eraikinaren birgaikuntza, Espainian

2018/01/25
Valentziako Arte eta Zientzien Hirian kokatua, Agora eraikina leku gardena eta multifuntzionala da, eta oinplano eliptiko zorrotza dauka. 100x65 m-ko neurriarekin eta 68 m-ko altuerarekin, erdiko xaflak 85 m-ko kotara iristen dira.

Santiago Calatrava arkitekto eta ingeniariak diseinatutakoa da eraikina, eta bere estalki mugikorra edo “brise-soleil” deiturikoa da eraikinaren elementurik ezaugarriena. Metalezko 163 xaflek osatuta dago estalki hori, eta xafla horiek 31 metroko luzera dute estalkiaren erdiko aldean eta 15 m artekoa estalkiaren muturretan.

ULMA aldamio soluzioen hornitzaile bakarra izan da. Eraikina BRIO aldamio multidirekzionalez estaltzea izan da lana, 4.247 m2 baino gehiago birgaitzeko. Geometriak aplikazioa zaildu du, izan ere, eraikinak elipse forma du eta malda desberdina altuera bakoitzean.

  • Iparraldeko eta Hegoaldeko punta: 1000 m2-ko azalera eta  33 m-ko altuera maximoa.

Irtenbidea: BRIO aldamio perimetrala, 1 m-ko hegalekin segidan eta euskarriekin arkuan.

  • Erdiko 4 Fase: 2.600 m2-ko azalera eta  48 m-ko altuera maximoa.

Irtenbidea: BRIO aldamio perimetrala 3 m-ra arteko hegalekin. Aldamioa ezin hobeto moldatzen eta egokitzen da egituraren tenkatzaileetara, eta malgua da inklinazio aldaketa etengabeei erantzuteko.

ULMAk BIM metodologia aplikatu du proiektu honetan. 3D eredu birtualen bitartez gestionatu eta hartu ahal izan dira diseinuari, planifikazioari, gauzatzeari eta proiektuaren bizitza ziklo osoko operazioei buruzko erabakiak, bai eta eraiki ondorengo mantentze lanei buruzkoak ere.

Metodologia horrek eskatzen du proiektuaren informazioa integratzea eta gestionatzea, eta proiektuaren aktore guztiek informazio hori erabiltzeko aukera ematen du. Kontrol eta efizientzia handiagoak dira metodologiaren emaitzak.

Eraikinaren alde bietan sartzeko eskailerak jarri dira, bai eta plataforma estrukturalak ere materialak pilatzeko eta karga jasogailurako.  Hori dena lanak azkartzeko.

Bideo honetan proiektuaren inguruko informazio gehiako ikus daiteke.