Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Berriak

Informatu zaitez ULMA Constructionen azken garapenen gainean, bai eta egin ditugun proiekturik garrantzitsuenen gainean ere.

Peruko merkataritza gunerik handienetakoa den Puruchucoko Real Plaza Merkataritza Gunearen eraikuntzan parte hartu du ULMAk

Gutxi gorabehera 230 mila metro karratuko zabalera izanik, Puruchucoko Real Plaza eraikitzeko proiektuan eraikuntza soluzio aurreratuak eta berritzaileak behar izan dira, eta horretarako ULMAren laguntza teknikoa eta logistikoa eduki dute eraikuntza prozesu osoan.

2019/11/26

Goi errendimendua eta segurtasuna Hanza Towerren, Polonian

Hanza dorrea Polonian dago, Szczezinen erdialdean, eta Berlinen eta Gdansk, Gdynia eta Sopot hirien arteko eremuan dagoen eraikinik altuenetako izango da.

2019/11/04

ULMAren enkofratuen izaera modularra, Antzuolako biaduktuan gakoa

Antzuolako biaduktua da Euskal Herrian, Espainian, abiadura handiko igarobidea osatzen duten egitura ugarietako bat. Lurraren orografiak eta gauzatze epe estuek konplexu egin dute proiektua, eta konplexutasun hori dela-eta produktu teknologia eta erantzuteko eta materiala hornitzeko ahalmena bat etorri behar izan dira bezeroaren eskakizunekin.

2019/10/01

ULMAren soluzio integralak 2019ko Joku Panamerikarren kirol konplexuetan

Callaoko Eskualdeko Kirol Hiria eta Villa Maria del Triunfo Kirol Konplexua dira Lima 2019 Joku Panamerikarren eta Parapanamerikarren egoitza nagusietako bi, eta haien eraikuntzan ULMAk hartu du parte, aldamio eta enkofratuen soluzio berritzaileak eskainita eta obran etengabe laguntza emanda ere, horri esker lortu baitira segurtasun, kalitate eta errentagarritasunaren aldetiko kotarik altuenak, adostutako gauzatze epeen arabera.

2019/09/17

Malgutasuna eta segurtasuna CVS Aitzinamenduko Orgarekin, Poloniako MS-4B zubiaren eraikuntzan

Cigacicen bigarren zubia eraikitzea izan da S3 autobidearen Lubuskieko probintzian (Polonia) duen atala eraikitzeko lanen azken fasea.

2019/07/23

Blockbuster Mall Ukrainiako merkataritza eta aisialdi gunerik handiena bihurtu da

Kieveko hiribide nagusienaren alboan eta hiriburuko bizitegi gunerik jendetsuenetatik hurbil estrategikoki kokatuta, Blockbuster Ukrainiako merkataritza gunerik handiena bihurtu da, 450.00 m²-ko zabalera baitu.

2019/06/20

Geometria bakarreko eraikina, Hudson ibaira begira

40 Tenth Avenue 10 solairuko bulego eraikin bat da, eta High Linen ondoan dago, Hudson ibaira begira, Manhattanen. Proiektu hau Meatpacking distrituan kokatuta dago, eta 13.000 metro karratu ditu, horietatik 2.0000 m² aire zabalean eta 3.800 m² merkataritza gune bat osatuz, 10th Avenue-ren parean erakuslehio handi batekin.

2019/05/20

ULMAk eta bere bezeroek osatutako ekipoaren esperientzia eta balorazioa lehen pertsonan

Duela 50 urte baino gehiagotik gaur arte nazioartean egindako proiektuetako bakoitzean parte hartuta bereganatutako esperientzia da bezero, merkatu eta eraikuntza metodo bakoitzak planteatutako eskakizunei aldamio eta enkofratu soluzio berritzaileen bitartez erantzuteko giltzarria.

2019/05/06

MK Zinbriaren karga ahalmena Diablos Rojosen Estadioan, Mexikon

Diablos Rojosen estadioak, Mexikoko Beisbol Ligaren (LMB) egoitza berriak, altzairu arinez egindako deabruen sardearen formako sabaia edukiko du, eta 13.000 ikuslerentzako lekua.

2019/04/04

HAZITEK, empresa I+G bultzatzeko laguntza programa

ZE-2017/00021- SIMAM proiektua, Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak 2014-2020 Eskualdeko Garapenerako Europar Funtsaren (EGEF) bitartez kofinantzatutako eragiketa izan da.

2019/03/20

Segovian Eresmako arku zubia eraikitzeko proiektuaren partaidea da ULMA

Eresmako biaduktua SG-20 errepidearen edo hiriburuaren etorkizuneko saihesbidearen bikoizketaren zatia da. Gehien eskatzen diren azpiegituretako bat da, izan ere, zonalde horretako trafiko bolumena 2002rako aurreikusten zena baino hiru aldiz handiagoa izan da, ibilgailu kopurua 6.000tik 18.000ra igaro baita.

2019/01/30

ULMAk bere irudi digitala berritu du, bezeroarengana duen orientazioa indartuta

“Gure erantzuna, zure proiektuak dauden tokian”: mezu horrekin estreinatu ditu ULMAk bere webgune korporatibo internazionalen zein bere webgune lokalen irudi berria eta eduki berriak.

2019/01/10

Axel Springer argitaletxearen bulego berriak

Axel Springer argitaletxeak Berlinen duen etxe-orratz enblematikoak 50 urte egin ditu eta urteurreneko une hori aukeratu da argitaletxearen bulego berriak eraikitzeko, zeinak 2020an 3.500 langile hartuko baititu.

2018/07/26

New Ross, munduko zubi estradosaturik luzeena

N25aren zati hau elementu estrategikoa izango da Irlandako errepide sarean eta Garraio Sare Transeuroparraren zati baean. Proiektuarekin errazago izango da irlaren ekialdera iristea, eta auto ilarak eta auto istripuak gutxituko ditu zonaldean.

2018/07/10

Epe laburrak, eguraldi txarra eta altuera Pachachacako plantan

Epe laburrekin, eguraldi txarrarekin eta altuera handian egin da lan, eta ULMAk egoki erantzun die baldintza horiei, proiektuaren planifikazioa eta gestioa eta produktuen kalitate egokiarekin.

2018/07/04

ULMAk PEFC egiaztagiria eskuratu du ingurumenarekin duen konpromisoaren aitortza gisa

PEFC egiaztagiria lortuta (Programme for the Endorsement of Forest Certification Schemes) ULMA Constructionek beste urrats bat gehiago eman du, bere jardueraren garapena eta ongizate soziala harmonizatzeko duen konpromisoan, ingurumenarekin bateragarri izanda.

2018/05/18

Errendimendu handiagoak obran, HWS panelen aurremuntaketarekin

New Jerseyko Provost Square proiektuan, AEBn, panelak ULMAko instalazioetan muntatu dira aldez aurretik, haien tamaina optimizatuta garraiorako eta errendimendu handiagoak lortuta obra gauzatzean.

2018/05/16

Tauron Arena, Poloniako kirol pabiloirik handiena

Oso lan itzela izan da, estaldura soluzio askorekin, horietako bat eta ikusgarriena izanik 400 m-ko zirkunferentziako eraztunaren apeoa, 40 m-ko altueran.

2018/04/05

21 biaduktoa, S7 autobidea, Polonia

992 m-luzerarekin, 21 biaduktoak, S7 errepidekoak, Poliniako Lubien eta Rabka Zdrój eskualdeak lotuko ditu.

2018/03/02

HWS babes perimetrala, Utrecht erdialdean, Herbehereetan

Hiriaren erdialdean, Geltoki zentraletik urrats batera, World Trade Center (WTC) eraikinak, 32.000 m²-ko azalera duenak, 70 metroko altuera edukiko du, 19 solairutan banatuta. World Trade Centre Association (WTCA) mundu osora iristen den eta harreman komertzialak eta nazioarteko merkataritza sustatzeko sortu den elkartea da, eta elkarte horren barruan dago WTC Utrecht.

2018/02/28

Agora eraikinaren birgaikuntza, Espainian

Valentziako Arte eta Zientzien Hirian kokatua, Agora eraikina leku gardena eta multifuntzionala da, eta oinplano eliptiko zorrotza dauka. 100x65 m-ko neurriarekin eta 68 m-ko altuerarekin, erdiko xaflak 85 m-ko kotara iristen dira.

2018/01/25

PETROPERUren modernizazio integralerako lehen urratsa

Talara Findegia Modernizatzeko Proiektuak ekoizpen unitate berriak instalatzea eta sistema eta prozedura berriak ezartzea aurreikusten du, findegiaren ahalmena eta efizientzia areagotzeko.

2018/01/11

ULMA Constructionek BIKAIN euskararen kalitatearen ziurtagiriaren goi mailako zilarra eskuratu du.

Asteazkenean, beste 34 erakundetako ordezkariekin batera, Bilboko Euskalduna Jauregian izan ziren Raul Garcia ULMA Constructioneko lehendakaria eta Euskara Batzordeko kideak BIKAIN ziurtagiria jasotzen, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren eta Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordearen eskutik

2017/12/15

Hotel berria Manhattango finantza distrituan

Azken hamarkadan, Nueva Yorkeko paisaia finantzarioa eraldatzen ari da eraikuntza berriekin.

2017/12/13

Abiadura Handiko Trenaren Azpiegiturak, Espainia

Orografia hain malkartsua izanda eta tren sistemaren eskakizunak hain zorrotzak, ULMA enkofratu sistemen malgutasunaz eta moldakortasunaz baliatu gara.

2017/11/28

Iraunkortasuna Varsovia erdian

Sistema autoigokariei esker azkar egikaritu dira Poloniako Eurocentrum Konplexuaren bi guneak

2017/11/09

Stradomka ibaiaren gaineko zubia, Bochnian, Polonian

Zubi hau eraikitzeko, hainbat alturatako apeoak erabili dira, une oro efizientzia handia lortzeko.

2017/10/18

Madrileko Wanda Metropolitano estadio inauguratu berrian parte hartu du ULMAk

Estadio zaharra, La Peineta izenez ezagututakoa eta 20.000 ikuslerentzat zena, 68.000 ikuslerentzat den beste bat bihurtzea erronka tekniko eta logistiko handia izan da. Erronka gainditu izan da plangintza onari eta material txandakatzeari esker.

2017/09/27

Epe laburrak eta eskakizun handiak Schaumburg Klinikan, Alemanian

CC-4 enkofratuarekin, 6 hilabete pasatutxoan hormigoitu dira in situ 30.000 m³.

2017/09/13

Denbora errekorrean gauzatzea Zinbria markodunaren soluzioarekin, Lusail Boulevard Tunnel, Qatar

Berez, proiektua da tunel bat aire zabalean eraikitzea, eta instalazioak eta zerbitzuak ere eraikitzea A3 bidean. Tunelak 665 m-ko luzera dauka eta 45 m-ko zabalera, hiru baoekin. Erdiko baoa trenen trafikorako da, noranzko bakoitzean bi linearekin. Proiektu honetarako 300.000 m³ hormigoi behar izan dira.

2017/08/30