Abiadura Handiko Trenaren Azpiegiturak, Espainia
2.515 km baino gehiagorekin, Espainia da, une honetan, abiadura handiko tren lineen luzerarik handiena duen herrialdea Europan, eta luzera handieneko linea duen bigarrena munduan, Txinaren atzetik. Gaur egun, erronka da eraikitzen ari diren korridoreak bukatzea eta Penintsularen mendebaldetik eta ekialdetik Frantziarekin mugakide diren bi erkidegoetatik, hau da, Kataluniatik eta Euskal Herritik igarotzen diren zatiak osatzea, Frantziarekiko loturak erabat bukatzeko.
Garraiobide honen trazadura oso zorrotza da, gehienezko aldapei eta kurben erradioei erantzun behar die eta. Horregatik, biaduktu eta tunel ugari egin dira lurralde osoko orografia saihesteko.
Biaduktuak eraikitzeko, lauzak eta taulak enkofratzeko ENKOFORM sistema erabili da, zubien geometria guztietara moldatu daitekeen material estandarrez osatutako sistema baita.
Taulak karga ahalmen handiko dorreekin zurkaiztu dira, esaterako, zinbria portikodunerako edo zinbria gogortuetarako T-500ekin, lurrak soluzio hori erabiltzen utzi duenean. Pilareak habeen enkofraturako ENKOFORM V-100 sistemarekin egin dira, kontsolen gainean behar zen altueraraino goratuta. Eta aire zabaleko tunelak MK orgak erabiliz eraiki dira, izan ere, sistema arinak eta malguak dira eta horiekin errendimendu handiak lortzen dira horrelako obretan.
Iparraldeko korridorea |
Hego-mendebaldeko korridorea |
Mediterraneoko Korridorea |
Ipar-mendebaldeko korridorea |
Euskal Y-a, Bergarako biaduktua Euskal Y-a, Tolosako tunela Euskal Y-a, Tolosako biaduktua |
Madril – Extremadura AHL |
Alacant – Murtzia AHL, Monforte de Cideko biaduktua Alacant – Murtzia AHL, Vinalopoko biaduktua |
Madril – Galizia, Trabancoseko biaduktua Zamora – Ourense, Campo Becerroseko gaineko pasabidea |