20 urte dira Ajofrinen, Toledon, egoitza ireki genuenetik
2003ko martxoan, Ajofringo egoitza inauguratu zen, Toledon. Madrilgoarekin batera, ULMAren Espainiako Erdialdeko Delegazioa osatzen du. 22 langilerekin hasi zen lanean, eta, gaur egun, 140 profesionalez osatutako talde sendo bat du egoitzak. Ajofringo egoitzaren sorreran protagonista izan ziren pertsona batzuek ULMAko lantaldeko kide izaten jarraitzen dute gaur egun ere. Talde horren ezaugarri dira kualifikazioa, iraunkortasuna, inplikazioa eta konpromisoa. Eta horiek dira gure bezeroekin harreman iraunkorrak eta konfiantzazkoak izateko gako. Are gehiago, gure bezeroen eraikuntza-proiektuen arrakastarekin konprometituta daude ULMAko langileak; eta, hala, enkofratuen, zinbrien eta aldamioen soluzio integrala eskaintzen diete.
Gainera, Ajofringo zentro logistikoa gure sare eta zerbitzu logistikoaren funtsezko zati bat da. Entrega denborak murriztera eta gure bezero eta laguntzaileengandik hurbilago egotera bideratuta dago, konfiantzazko zerbitzu bat eskaintzen jarraitzeko. Horixe da ULMAren balio erantsia: bezeroekin batera jardutea eraikuntza proiektuak errentagarriak eta seguruak izan daitezen, eta horretarako, hurbiltasuna eta inplikazioa eskaintzea.
Zalantzarik gabe, une hau aukera ona da gure hornitzaile eta bezero guztiei gugan jarritako konfiantza eta gurekin izandako etengabeko lankidetza eskertzeko, bai eta Ajofringo herriari eta udalari ere, urte hauetan guztietan haiengandik jaso dugun harrera eta tratu atseginagatik. Batzen gaituena lana baino gehiago da, ilusioa pizten digun eta gure bezeroentzako zerbitzua hobetzera bultzatzen gaituen proiektu bat da.