Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

185 Broadway dorrea, New Yorkeko finantza distrituan nabarmen

2021/01/12
Hiriko finantza gunearen erdi-erdian, dorrearen goiko aldetik etxe orratzen bista ederrak egongo dira. Bertan bizi direnek eta bisitariek jatetxe, aisialdi leku eta gimnasioen aukera zabala edukiko dute eskura.

Erabilera mistoko gainegiturak, 24.200 m2-ko azalera, 124 m-ko altuera eta 31 solairu dituenak, Behe Manhattanen dago. FX Collaborative Architectsek diseinatu zuen Broadwayeko 185a, eta SL Greenek garatu. Espero da 200 gune baino gehiago edukitzea alokatzeko, tartean estudioak eta 1, 2 eta 3 logelako apartamentuak. Eraikinak, halaber, merkataritzako lokalak eta bizitegietarako ez diren hiru solairu ditu.

Eraikin berriak kokaleku estrategikoa dauka, Fulton kalean berritu berri duten metro geltokiaren ondoan eta World Trade Centerretik etxadi batera baitago. Hiriko finantza gunearen erdi-erdian, dorrearen goiko aldetik etxe orratzen bista ederrak egongo dira. Bertan bizi direnek eta bisitariek jatetxe, aisialdi leku eta gimnasio aukera zabala edukiko dute eskura, leku ospetsu batzuk baititu hurbil, hala nola South Street Seaport, One World Observatory, TriBeCa, bai eta New York hirian erreferentziakoak diren hainbat leku ere.

ULMAk babes perimetralerako 25 HWS pantaila baino gehiago hornitu ditu, eraikinaren perimetroa estaltzeko eta etxe orratza eraikitzen ari den bitartean langileen eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko. Sistemak lau maila hauetan eskaintzen du babesa: hormigoitze lanak egiten ari diren mailan eta aurreko hiru mailetan. Gainera, sistema autoigokariak babes bikaina ziurtatzen du denbora txarraren aurka, altueraren efektu bisuala murrizten du, eta oso moldakorra da, hainbat geometriatara erraz moldatu baitaiteke.

Pantailak garabi batekin instalatu dira eta gero ekipo hidraulikoekin igo dira. Proiektu honetan panel teleskopiko berriak erabili dira. Pantaila guztiak ULMAren biltegietan aurremuntatu dira, eta obrara eraman. Horrela, muntaketa denborak laburragoak dira. 2,4 metro zabal den pantaila finko bat eta bat edo bi panel teleskopikok dituzte pantaila teleskopiko estandarrek. Panel teleskopikoak pantaila finkoaren alboetan daude, eta 3,8 bat metro zabaldu daitezke, behin instalatuta.

ULMAk RKS sistema autoigokari gidatua ere hornitu du, lau plataformarekin, eraikinaren hego-mendebaldeko horma perimetrala egiteko. RKS plataformen helburu nagusia da enkofratuei, laneko plataformei eta kargei eustea.