Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

130 William dorrearen eraikinak Manhattaneko hiri paisaia birdefinituko du

2020/01/16
130 William bizitegien altuera handiko eraikina da, luxuzkoa, eta Manhattaneko finantza distrituaren erdian kokatuta dago. Arkitektura garaikidearen nazioarteko erreferentea den Sir David Adjaye arkitekto britainiar-ghanatar ospetsua da eraikinaren diseinatzailea.

66 solairurekin eta ia 245 metroko altuerarekin, Adjayek New Yorken diseinatutako lehen etxe-orratza da, eta inguruko eraikinen estiloan oinarrituta dago, baina beirate handiko ohiko dorreak ez bezalako proposamenarekin. Bere fatxada pertsonalizatuak tamaina handiko leihoak ditu, arku forman, eta brontzezko detaileak, Behe Manhattanen paisaia birdefinituko duen diseinu sofistikatua eta espresiboa eratuta. Eraikina Brooklyngo zubiaren eta One World Traderen albo-alboan dago, eta 244 egoitza eta 6.700 m² baino gehiagoko zerbitzu azalera edukiko ditu, tartean igerileku bat, gimnasio bat eta saskibaloiko kantxa bat.

Aurreko proiektuetan izandako harremanetako esperientzia eta ULMAk eskainitako soluzioekin lortutako errentagarritasuna onak izan zirenez, Structure Tech NY-k berriro jo du ULMArengana eraikin berezi hau eraikitzeko proiektuari ekiteko.

CC-4 aluminiozko enkofratu modularra izan da geometria erregularra duten zabalera handiko 66 lauza eta zutabeen arteko tarteak egiteko sistemarik egokiena. Bezeroak CC-4 lauzen enkofraturako sistemaren 9.755 m² erabili zituen. Sistema horren ezaugarri bereizgarria da azkar muntatzen eta desmuntatzen dela. Erorketa buruaren diseinuari esker da hori, enkofratuari 15 cm jaisten uzten baitio, materiala berreskuratzeko aukera emanda, lurrera erori gabe, langileen segurtasuna bermatuta eta materialak kaltetzea saihestuta. Lauzen enkofratu hori puntalen eta ALUPROP aluminiozko dorreen bitartez zurkaiztu da, puntal egiaztatuak, arinak eta karga ahalmen handikoak dira eta.

Hormak eta zutabeak egiteko, MEGALITE enkofratu modularreko 2.438 m² erabili ziren guztira. Panelen arintasunari eta muntaketaren moldakortasunari eta soiltasunari esker, sistema oso errentagarria da obran. Altuera bat baino gehiagotan lan egin ahal izateko jarri dien segurtasunerako heldulekuekin batera, sistemak pasabide gisako plataformak ditu, lan ingurune egonkorra eta seguru edukitzeko. 

Perimetroa babesteko, 5 metro zabal x 15 metro garai diren HWS segurtasun perimetralerako 25 pantaila erabili dira guztira, eta 3 plataforma, solairuen artean materiala mugitzeko beharrezkoa den lekun.  HWS segurtasun perimetralerako pantailek perimetro osoa babesten dute, lau solairu eta erdi estalita, RKS sistema igokariarekin batera. Guztira, eraikinaren perimetroaren 100 m babestu dira. Aurrefabrikatutako panela instalatzeko betekizunak direla-eta, RKS enkofratu igokariko sistema estu bat diseinatu zen. RKS sistemaren zazpi plataforma erabili dira kanpoaldeko enkofratu horman, eta, igogailuaren erdiguneko barrualdean, RKS sistema hidraulikoki igo zen, sarrerako eskailerei lotuta. Sekzioan leku gutxi zegoenez, karga jasogailu bat eta orga bat erabili ziren MEGALITE enkofratu multzoak atzeraemateko.

Informazio gehiagorako, ikusi bideoa.