Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gure konpromisoa: irtenbide eraginkorrak eta gure bezeroen konfiantzakoak eskaintzea

... konfiantzako partnerra edukitzea. ULMAn 50 urteko historia dugu eta hori da gure bermea. Denbora horretan, merkatu bakoitzaren errealitatea ezagutzen ikasi dugu, haien eraikitze metodoak eta haien lan egiteko moduak.

Gure jarduera nagusia enkofratu sistema eta aldamio lehiakorrak eta errendimendu handikoak garatzean oinarritzen da, soluzio efizienteak eta fidagarriak eskaini ahal izateko. Produktua ez ezik, garrantzitsua da proiekturako soluziorik egokiena asmatzea, fase bakoitzaren eskakizunei erantzutea eta epeak betetzea.

ULMAn lan egiten dugun pertsona guztiok filosofia bera dugu. Esperientzian eta ondo egindako lanean sinisten dugu. Badakigu gure bezeroen konfiantza irabazteko modurik hoberena konfiantza hori merezitzea dela.

Gure printzipioak

Pertsonak lehenik

Pertsonak dira gure negozioaren gakoa.  Beren garapen pertsonala eta profesionala bilatzen duten pertsonak, lehenengo egunetik bezeroari laguntzeko prest dauden pertsonak. Hori da gure abiapuntua, taldean lan egitea eta ahalik eta segurtasunik handiena bermatuta.

Letra txikirik gabe

ULMAn gardentasunez, zintzoki eta konpromisoarekin lan egiten dugu, bai gure artean bai gure bezeroekin. Lan egiteko modu honekin azkarrak gara arazoak konpontzen, ekipo hobeak sortu ditzakegu, konfiantzan oinarrituako harremanak ezarri eta errendimendurik hoberena lortu.

Hurbiltasuna

Gure bezeroak dira gure jarduera osoaren ardatza. Haiekin ahalik eta harremanik hoberena edukitzeko egiten dugu lan, une onetan eta txarretan. Gu kontuan hartzea eta haiekin hazteko aukera ematea nahi dugu.

Konplexua denetik sinplera denera

Irtenbide errazak eskaintzea proiektu konplexuetarako. Hori da gure eguneroko erronka. Pentsaera irekia edukitzea, eta malguak izatea bezero bakoitzazren premietara egokitzeko.  Hori da gure lana. Arazoak konpontzea, baina era sortzailean.

Berritzea jarrera kontua da

Egia da berritzeak ahalegin handiak egitea eskatzen duela. Baina aurrera egiten jarraitzeko modu bakarra da. Kontua ez da soilik produktu berriak garatzea. Gure bezeroaren esperientzia hobetu behar dugu, gure zerbitzuen bitartez, eta haren premiak modu eraginkorrenean konpondu.