Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Revit®-erako ULMA Studio erabiltzeko terminoak eta baldintzak

I. OROKORRA

1. Erabilera termino eta baldintza hauek ULMA Constructionen eta Erabiltzailearen arteko harremana arautzen dute,  Revit®-erako ULMA Studio (hemendik aurrera ULMA Studio) softwarearen lizentziari eta erabilerari dagokienez.

2. Erabiltzaileak baieztatzen du Erabilerarako Termino eta Baldintza hauek ulerten dituela, eta onartzen du haien mende dagoela, ULMA Studioren erabilera eta maneiu osoari dagokionez.

3. ULMA Constructionek online eskaintzen du bere softwarea, bere webgunean (www.ulmaconstruction.eus).  ULMA Constructionen eta Erabiltzailearen arteko lizentzia akordioa bukatzeko, Erabiltzaileek ULMA Constructionen baldintzak onartuko dituzte, zeinak termino eta baldintza hauetan ezarri baitira, softwarea ULMA Constructionekin webgunetik deskargatzean.

4. Lizentziaren titularrak softwarea erabiltzeko eskubide esklusiboa lortzen du.

5. ULMA Studio softwarea doan erabiliko da, aurkakoa erabakitzen ez bada behintzat.

6. ULMA Studio softwarea instalatzeko lizentzia soilik erabiltzaile batentzat edo soilik ordenagailu  baterako izango da, eta ULMA Constructionek ez du bere gain hartuko softwarearen instalazioa.

7. Segurtasun arrazoiengatik egiten diren kopiak izan ezik, Lizentziadunak ezingo du softwarearen kopiarik egin.

8. ULMA Studio automatikoki konektatu daiteke Internetera eguneraketak edo hobekuntzak deskargatzeko eta instalatzeko, aurretik abisatu beharrik gabe. Zuk konexio hori eta eguneraketen eta hobekuntzen deskarga eta instalazio automatikoa onartzen dituzu.

II. BERMEA

1. Revit®-erako Add-In bat da ULMA Studio, eta ULMA produktuak aplikatzen laguntzen dio Erabiltzaileari. Horregatik, eta materialen eta diseinuen bilakaera ikusita, baliteke erabili ondorengo azken emaitzetan akatsak egotea. Horregatik, Erabiltzeak lortutako datuak erabili aurretik egiaztatu eta frogatu egin beharko ditu beti, bai banaketan, bai erabiliko diren materialetan.

2. ULMA Constructionek  ahalik eta arreta handienez eta aditu baten ezagutzarekin sortu du ULMA Studio; halere, Erabiltzaileak onartzen du ezinezkoa dela batere akatsik ez duen softwarea sortzea. Horrenbestez, ULMA Constructionek ez du bermatzen ULMA Studiok etenik gabe funtzionatuko duela edo batere akatsik edukiko ez duela, edo akatsak edukiz gero erabat ezabatu ahal izango direla. Horregatik, komenigarria da edozein kalte motagatik (baita kalte pertsonalengatik ere) edota programaren funtzionamendu txarrari zuzenean egotzi ahal zaizkion galerengatik ULMA Constructionek Erabiltzailearen aurrean duen erantzukizuna berariaz mugatzea.

3. ULMA Constructionek ez du inola ere bere gain hartuko programaren erabileraren ondoriozko inolako erantukizunik, erabilera zuzena izanda ere. Horregatik, programaren erabileraren ondorioz, nahiz eta erabilera egokia izan, hirugarrenek edo zuk zeuk edozein eratako kalteak edo galerak eduki badituzu,  zuk zeuk berariaz hartzen dituzu zure gain kalte eta galera horiek, ULMA Constructioni batere kalterik eragin gabe.

4. Erabiltzailearen erantzukizun esklusiboa da ULMA Studio legez erabiltzea ahalbidetuko dioten sistema eragilerako aurrez beharrezkoak diren betekizunak, lizentziak eta softwarea eskuratzea.

5. Erabiltzaileak akats garrantzitsuak antzematen baditu, berehala jakinarazi beharko dizkio ULMA Constructioni.

6. ULMA Studiorekin (neurketekin, kalkuluekin, planoekin, parametroekin, etab.) sortutako dokumentuak/fitxategiak ezingo dira aintzat hartu ULMA Constructionek Erabiltzaileentzat dituen gidekin edo ULMA Constructionek enkofratuei edota aldamioei buruzko duen beste edozein informazio teknikorekin kontrastatu gabe. ULMA Constructionek ez du horri lotutako batere erantzukizunik hartzen bere gain.

III. JABETZA INTELEKTUALA

1. Erabiltzaileak, berak bereziki, ez dauka baimenik softwarearen zati bat ere ez aldatzeko, prozesatzeko edo itzultzeko, ez eta berarekin alderantzizko ingeniaritza, konpilazioak edo deskonpilazioak egiteko ere. Halaber, ez dauka baimenik softwarea erreproduzitzeko, berdin dela aldi baterako edo betiko izan eta software osoa edo zati bat izan,  softwarea argitaratu, zabaldu, kontratatu edo berriz saltzeko bada edo hirugarrenen esku jartzeko bada, Internet bidez, esaterako.

2. ULMA Constructionek berariaz onartzen du ULMA Studio softwrearen gainean dituen jabetza intelektualeko eta ustiapeneko eskubide oso guzti-guztiak.

3. Lizentziak ez du jasotzen ULMA Constructionek softwarearen jabetzaren inolako transferentziarik egiten dionik Erabiltzaileari, esaterako egile eskubideak edo, kasuan-kasuan, patente eskubideak.

4. Onartzen du, halaber, ordenagailu programa, erabiltzaileentzako eskuliburuak eta laguntzarako gainerako datu eta materialak sartzen direla eskubide horien barruan.

IV. EZEZTATZEA

1. Lizentzia automatikoki bukatuko da, baldin eta softwarea desinstalatzen bada.

2. Hitzarmena desegiten bada, arrazoia edozein dela ere, lizentziadunak softwarea erabiltzeari utziko dio berehala eta ordenagailuetatik ezabatuko du. Lizentziadunak idatziz berretsi beharko du obligazio hori guztiz bete duela.

V. BETETZE LEKUA ETA JURISDIKZIOA

1. El lugar de cumplimiento de todas las obligaciones derivadas o relacionadas con el acuerdo entre ULMA Constructionen eta lizentziadnaren arteko hitzarmenaren ondorio diren edo hitzamenarekin lotura duten obligazio guztiak Oñatin beteko dira, Espainian.

VI. DATUEN BABESA ETA COOKIEEN ERABILERA

ULMA Constructionek erregistroko fitxategi bat erabiltzen du produktu honetan. Deskargarako galdetegiaren bitartez bilduko ditu (i) erregistroan emandako datuak, oro har; identifikazio datuak eta posta elektroniko bidezko harremanetarako datuak, bereziki, eta (ii) prozesu informatikoen ondorio direnak (nabigazio ohiturak edo web erabilerarenak), IP Helbidea eta cookie, pixel etiketa eta beste teknologia batzuen bitartez bildutako informazioa).

Informazio hori berme gisa erabiliko da egoki erabiltzeko, bai eta gure produktuak hobetzeko eta pertsonek gure produktuak nola erabiltzen dituzten jakiteko ere. Horrez gain, softwarearen erabilgarritasuna eta egonkortasuna hobetzeko ere erabiliko da.

Erabiltzailearen gaineko informazio gehiagorako, irakurri ULMA Constructionen Datuen Babeserako Politikan eta Cookie Politika, hemen:

https://www.ulmaconstruction.eus/eu/datuen-babesa-cookieak