Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Yakarta-Cikampek II ordainpeko autobidea, Karawang, Indonesia

38 km-ko luzera duen autobidea
Ordainpeko errepide berria eraikitzea, Yakarta eta Cikampek lotzen dituena, Karawangeko industria-barrutian, Java Mendebaldean.

Azalpena

Yakarta-Cikampek II ordainpeko autobidea, 38 km-ko luzera daukana, orain dagoen ordainpeko errepidearen zati batzuetatik igaroko da eta hiriburuan eta hiriburuaren inguruetan ibilgailu pilaketak murrizteko Gobernuak duen plan baten zatia da. Aldi berean, herrialdearen azpiegitura hobetzea ekarriko du bertako hazkunde ekonomikoa sustatzeko.

Yakarta-Cikampek II dabiltzan ibilgailu ugarien pilaketa gutxitzeko irtenbidetzat jotzen da bertan egin nahi den ordainpeko errepidea; izan ere, ohikoa da Cikampekeko lantegietan banaketak egiten dituzten kamioiak ordainpeko errepidearen 73 kilometroetan ordu askotan geldirik ikustea, ez atzera ez aurrera.

Altueratik doan Yakarta-Cikampek ordainpeko autobidea irtenbide bat da orain dagoen errepidean ohikoak diren trafiko bolumen handietarako, bereziki Cikunir eta  Mendebaldeko Karawang artean trafiko ugaria duen zatirako.

ULMA Soluzioa

ULMAk  ENKOFORM VMK enkofratua hornitu zuen pilareak eta baoburuak eraikitzeko. Sistema oso egokikorra denez, irtenbide ezin hobea izan zen forma inklikatua eta kurbatua duten baoburuak eraikitzeko. Bigarren geruzatik eta goiko geruzetatik aurrera, BMK goratzeko kontsola konfiguragarria laneko plataforma gisa eta kokapen lanetarako erabili zen, eraikitze prozesua azkarrago eta errazago eginda.

Zubiaren taula eraikitzeko MK Sistema hornitzeaz ere arduratu zen ULMA. Proiektu honen erronka nagusia da egunero errepidetik igarotzen diren ibilgailuen bolumen handia, horrek eskatzen baitu soluzio tekniko bereziak eraikitze lanak egiten diren bitartean trafikorako traba bat izan ez dadin.

Enkofratua zintzilik geratzen da eta zubiaren altzairuzko gunera ainguratzen da. MK txarrantxek, VM 20 habeek eta beste osagarri batzuek osatuta dago. Ainguraketa oinarri bereziak diseinatu ziren eta altzairuzko gunera finkatu ziren. HC Kontsolaren enkofratua erraz muntatzen eta posizionatzen da ainguraketa oinarri berezien gainean, DW15 ainguraketa barraren bitartez.