Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Las Palmaseko Saihesbidea, Kanaria Handia, Espainia

Lan efizienteak 113 metroko altueran
Obrak Kanaria Handiko Las Palmaseko saihesbidearen eta GC-2 autobidearen arteko konexioari heltzen dio, Tamaraceite-Tenoya-Arucas-Costa  bide zatian.

Azalpena

Obrak Kanaria Handiko Las Palmaseko saihesbidearen eta GC-2 autobidearen arteko konexioari heltzen dio, Tamaraceite-Tenoya-Arucas-Costa  bide zatian.

113 metroko altuerarekin, Tenoyako sakanakoa da Espainian dagoen pilaredun biadukturik handienetakoa. Bere taulak, 530 metroko luzera duenak, 128 metroko hiru bao ditu erdian, 73 metroko bi alboetan, eta 27 metro zabal da. Pilareen altuera 115 metrokoa da gehienez ere.

ULMA soluzioa

Zubia eraikitzeko, hegal jarraituen sistema erabili zen, pilareen albo banatan hazten baitira.

2 eta 3 pilareak, sekzio aldakorrekoak, ATR sistema autoigokariarekin egin ziren, eta horrek eskatu zuen sistema hori eta enkofratua geruza bakoitzera egokitzea.

1 eta 4 pilareak, berriz, sekzio finkokoak ziren, eta 2000 Kontsolarekin egin ziren. G Kontsolaren ahalmen handiari esker dobelak egin ahal izan ziren.