Azalpena
Cadizko Badiaren gaineko zubia, “Peparen Zubia” izenez ezagutzen ohi dena, Espainiako zubirik handiena izango da, eta munduko handienetako bat ere bai; izan ere, 3.082 metro edukiko ditu eta 31 eta 33 metro arteko taula aldakorreko zabalera. Era berean, Europako zubirik altuenetako bat izango da, 69 metroko galiboarekin, eta tamaina handiko itsasontziak nabigatzea ahalbidetuko du.
Neurriei, soluzioei eta material kopuruari begira proiektuak zuen zailtasun teknikoak agerian jarri du ULMAk edozein erronkari aurre egiteko duen ahalmena.
ULMAk taularen hainbat zati egin ditu, guztira 1.079 metro, ezaugarri hauekin: neurri handiko sekzio bat, geometria konplexua barruan eta trapezio formako geometria kanpoan, 10 eta 30 m-ko alde paraleloekin eta 2 eta 3 metro arteko altuera aldakorrarekin.
ULMA soluzioa
Lehen zatiak, 380 metro dituenak eta estributik hurbil dagoenak, 9 pilare ditu 40 metroko baoekin. Zati hori 10 fasetan egin da, bakoitza 40 metro ingurukoa izanik. Fase ereduaren barruan bao baten ¾ -ak sartzen ziren, eta hurrengo baoaren ¼ -a, zeina hegal eran geratzen baitzen. 2 metroko taularen sekzio finko batekin, hormigoitze lana aldi bakarrean egin da. Zati horretarako, zinbria gogortuen sistema bat planteatu da, zeinarekin sendotasun, segurtasun eta malgutasun berme guztiak eskaintzen diren, eta sistema horrekin batera ENKOFORM H-120 zubien enkofratua ere bai.
Bigarren zatirako, 79,5 metro luze baita eta 12 metroko altuera duten bi pilare gainean bermatuta baitago, lehen zatian erabilitako zurkaizte sistema bera erabili da. Kasu honetan, trantsizio zati bat denez, sekzioa aldakorra da, 2-3 metro arteko altuerakoa; beraz, taula hainbat etapatan hormigoitu da.
Bi zati horietan, hondoko enkofratuak inklinazio aldakorra zuen, eta horregatik diseinatu ziren horma atalak hiru zati artikulatutan. Horrela posible izan zen zati osoa egitea fase bakoitzean geometria ukitu beharrik eduki gabe.
Hirugarren zatiak, 619metrokoak, 9 bao ditu, eta bao bakoitzak 62 eta 75 m arteko luzerak ditu pilare artean eta 40 metroko altuera maximoa. Errendimenduak handitzeko, zati hori eraikuntzako bi sistema konbinatuta egin da: Erdiko gunea zinbria portikodunaren bitartez, karga ahalmen handiko T-500 dorreekin, H-33 zertxekin eta ENKOFORM H-120 enkofratuarekin; hegalak, berriz, alde bakoitzean 10 metro baitituzte, neurri handiko orga bat erabiliz egin dira. 48 metroko zabalerarekin, 25 metroko altuerarekin eta 16 metroko luzerarekin, 42 fasetan egin dira, fase bakoitzean 15 metroko luzera eginda. Hormigoitze zikloa astean bi aldikoa izan da.