Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

AP-1 Eibar-Gasteiz autobidea, Basagoitiko Biaduktua, Espainia

Ingeniaritza eraginkorra, etekinik handienarekin, segurtasunarekin eta kostu txikiarekin
ULMA Construccionek euskal lurraldea egituratzen lagundu du, Deba ibaiaren haraneko herriei irtenbidea emanda Eskoriatza-Arrasate autobide zatian egin dituen obren bitartez.

Azalpena

ULMA Construccionek euskal lurraldea egituratzen lagundu du, Deba ibaiaren haraneko herriei irtenbidea emanda Eibar-Gasteiz autobideko Eskoriatzako iparraldea-Arrasate iparraldea zatian egin dituen obren bitartez.

Hainbat proiektu egin dira, hala nola Izurieta-Apotzaga tunela, zati horretako lehena. 260 metroko luzerarekin, tunelaren irteera Basagoitiko biaduktuarekin lotzen da. Biaduktuak 427 metro ditu, eta leku horretan dagoen ibarbidea gainditzeko diseinatu da. Horri gehitu behar zaizkio orografiaren konplexutasuna saihesten uzten duten gaineko bi igarobide.

Basagoitiko biaduktuak 427 metroko luzera dauka eta palan 35 metro dituzten eta plinto batera lotuta dauden V formako hiru pilarez osatuta dago. Bere sekzio transbertsala errektangularra da, eta bere neurriak dira 2,25 m altu eta 5.50 m zabal. Pala bien ardatzen artean ia zuzena den angelu bat eratzen dute.

ULMA soluzioa

Pilareak egiteko produktu berberak erabili ziren prozesu berean, hiru kasuetan: Enkofratuak txarrantxekin, eta habeak H-33 Egituren gainean, fase bietako hormigoitze lanetarako nahiko luzerarekin, hau da, 35 metroko luzerarekin. HM-500 Habeen enkofratuaren horma atalak, berriz, taula fenolikoarekin, habeekin eta txarrantxekin egin ziren, eta multzo osoa H-33 Egituren gainean bermatu zen, egitura horien artean 0,5 metroko tartea utzita. Horma atalen arteko lotura DW Barrekin egin zen. Pilare horien kargak lurrera transmititzeko T-500 dorreen multzoak erabili ziren. Gainera, loturako barrak dituzten profilak eta desenkofratze ziriak erabiliz pilarearen plintora ere transmititu ziren kargak.

Sistema desenkofratzean, hormigoian deformazioak eta arrakalak agertzea ekiditeko, pilarea altuera ertainean tenkatuta zeuden kanpoko dorreetan bermatuta utzi zen.

Pilareak hormigoitzeko prozesuan, hormigoi autotrinkogarria erabili zen, hau da, bibragailurik behar ez zuen hormigoia. Horrela, kalitate eta akabera hobeak lortu ziren, eta hutsuneak agertzea eragotzi zen.

Izurieta-Apotzaga tunel aizunean, orga enkofratu eroalearen sistema erabili zen barrualderako, eta abiaburuetatik hasita sekzio osoa gauzatu zen. Orga habe erreidun baten gainetik mugitu zen, errodadura sistemak handik egiten baitzuen aurrera; beraz, tunela zatika egin zen, luzetara.

ULMAko ingeniaritza arloak egitura arineko sistema bat ezarri zuen, zeina BIRA Enkofratu Bertikalaren azalera handi bat mugitzeko gai den, kanpoko baliabide osagarririk behar izan gabe, lana gauzatzean errendimendu handiagoa, segurtasuna eta kostu txikia lortuta. Hori posible izan zen enkofratua horizontalean zein bertikalean mugitzeko erabilitako eragingailu hidraulikoari esker.

Orgaren guztirako luzera 12,25 m-koa izan zen, aurretik jarritakoaren gainean 17 cm jarrita eta 1,30 m aurretik, aurrealdeko estalkiari eta laneko plataformari eusteko.

BIRA Panelak luzetarako txarrantxen gainean finkatu ziren (erregletekin eta 20x70 neurriko buloiekin lotuta), eta beren zeregina izan zen panelen goiko enkofratuari eusteko puntuak izatea. Txarrantxa horiei esker ainguraketak (bridak) igaroarazi ahal izan ziren, zertxen euskarriarekin. Pieza horiek hormigoiak enkofratuaren gainean egiten duen presioari eutsi ahal izan zioten, eta horrekin multzoaren egonkortasuna ziurtatu zen laneko fasean  eta enkofratua aldatzeko unean.

AP-1 Autobide zati berean, zinbria eta 13 eta 16 gaineko igarobideen enkofratua muntatu ziren. Ezaugarri horiek dituen igarobide bat egiteko, ENKOFORM HMK Enkofratu Horizontala erabili zen, bai eta zinbria ere, zapaten gaineko zurkaizte sistema gisa. Gainera, estribuetatik hurbil dauden guneetarako ezponda berdingarriak erabili ziren, erresistentzia handiko profil laminatuen sorta batez eratuta.