Azalpena
Terminal hau Golding Pointen kokatuko da, Gladstoneko Portuaren barruan.
Ikatzaren eskariaren gorakada dela eta, WICETek bultzada handi bat emango dio Queenslandeko ikatz industriaren esportazio bolumenari. Terminala abian jarrita, Gladstoneko Portuak bikoiztu egingo du bere esportazio ahalmena, eta urtean 80 milioi tona ere esportatu ahal izango ditu.
ULMA soluzioa
ULMAk proiektu osorako beharrezkoak izan ziren enkofratuak eta aldamioak hornitu zituen, proiektu barruan 3 km-ko kai bat eta ikatza garraiatzeko 950 m-ko tunelen eraikuntza sartzen zirelarik.
Faktore asko hartu ziren kontuan, hala nola iragazgaizpena, noranzko aldaketak eta segurtasuna, azken hau funtsezkoa izanik proiekturako.
Premia horiek asetzeko MK tuneletarako orgak erabili ziren. MK sistemaren txarrantxen arteko konexioek zurruntasun handia ematen dute eta material gutxiago eskatzen dute. Gainera, ohikoak baino hormigoitze plataforma handiagoak jartzen uzten dute.
Tunelak 15 eta 30 m arteko luzera aldakorretan egin ziren, orgak noranzko eta desnibel aldaketetara egokitzea errazagoa izan zedin.
Bere sistema hidraulikoari esker desenkofratzea suabea izan zen, eta bere eragintza elektrikorako motorrek 6,2 m/minutuko abiaduran garraiatu zituzten orgak. Tunelen barruko diametroa 6,5 m-koa izan zen, eta haien hormen lodiera aldakorra, 37,5 cm (lekurik garaienean) eta 70 cm (horma pikoen beheko aldean) artekoak.
Hormetarako ENKOFORM VMK eta ORMA enkofratuak eta lauzetarako ENKOFLEX enkofratuak ere hornitu ziren.
Proiektu hau Uni-Spanekin elkarlanean egin da, Australian dugun bazkidea baita. Informazio gehiagorako, begiratu, mesedez, Uni-Spanen web gunea.