Azalpena
Hiriaren erdigunea biziberritzeko programaren barruan, Forum Gandsk erabilera askoko guneak leku publikoak eta pribatuak edukiko ditu, zonaldea suspertzeko.
6 hektareako lursail batean eraikita dago, eta Radunia ibaiak instalazioak zeharkatuko ditu, 17 metroko altueran eraikitako kristalezko estalki baten pean.
Merkataritza gune bat, ondare historikoko zentro bat, bulego eraikin bat eta bertan dauden trenbideen gainean eraikitako hainbat solairutako aparkaleku bat edukiko ditu konplexuak.
ULMA soluzioa
ULMAko ingeniaritza taldeak hainbat enkofratze sistema eta hainbat aldamio konbinatu ditu irtenbiderik eraginkorrenak eta bezeroaren neurrirakoak eskaintzeko.
Proiektuaren lehen urratsa izan da tunel bat eraikitzea, konplexuaren instalazioen azpitik ibiliko den trenerako. Tunelak 26 metroko zabalera eta 400 metroko luzera dauka. 7,5 m-ko hormak geruza bakar batean hormigoitu dira, ORMA hormen enkofratuak daukan 80 kN/m2-ko erresistentziari esker.
Laneko guneek leku erabat seguruaren estandar guztiak beti dituzte beti. Altuerako lanetarako plataforma metalikoak erabili dira, eskailerak eta esku barandak integratuta zituztela.
Proiektuaren konplexutasunaren zati bat izan da tren trafikoa mantendu behar izatea; horregatik, muntaketa lanak gauez egin behar izan dira.
Trenbidearen gaineko tunelaren goiko lauza produktu hauek konbinatuta egin dira: MK zertxak eta TAC 1200 profilak. Profil metalikoek 12 m-ko baoak estali dituzte, eta zertxak, berriz, finkoak eta mugikorrak izan dira. Zertxa finkoen altuera eta luzera estali beharreko baoen araberakoak izan dira (15 eta 33 metro arteko luzerak eta 3 eta 6 metro arteko bi altuera); zertxa mugikorrak, ordea, 30 metro luze eta 6 metro altu izan dira. Sistema biak hormaren gainean bertikalean jarritako HEB-400 habeen gainean bermatu dira. Zertxen muntaketa egiteko lan gune batzuk sortu ziren ULMAren produktu batzuk konbinatuta, hauek zehazki: Plataforma metalikoak, MK txarrantxak, VR sistema eta VM habeak.
Lauzen enkofratua zertxetatik zintzilika jarri da, katenarien artetik igo eta jaitsi ahal izateko, tren instalazioak oztopatu gabe. Sistema horrekin muntaketa eta hormigoitze lanen denbora murriztu da, in situn egin baitira.
Lan horiek ez ezik, ULMAk bosna baoko bi biaduktutarako ekipoak hornitu ditu. Muturretakoak T-60 zinbria dorreekin eraiki dira, eta barrukoetan, berriz, aurrez fabrikatutako ekipoak erabili dira.
Une oro, ULMAko ekipoak fase edo zati bakoitzerako egokiak ziren segurtasun sistemak eman ditu muntaketa lanetarako, zurgintza lanetarako eta maila guztietara irispideak egiteko.