Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ponte da Barca - Arcos de Valdévez arteko EN-101 Saihesbidearen Tunela, Portugal

Enkofratua errailen gainetik mugitzea
Begi bakarreko tunel aizun bat da (115 metroko luzera), Ponte da Barca- Arcos de Valdévez herrien arteko EN-101 saihesbidean, Portugalen.

Azalpena

Begi bakarreko tunel aizun bat da (115 metroko luzera), Ponte da Barca- Arcos de Valdévez herrien arteko EN-101 saihesbidean, Portugalen.

ULMA soluzioa

ENKOFORM HMK eta ENKOFOM V-100 formako enkofratuak erabili ziren, 12 m-ko zatietan, lehen eta azken geruzetan izan ezik, horietan 9,5 metrokoa izan baitzen.

Tunel aizuna bi hormigoitze fasetan egin zen: horma pikoak eta ganga.

Horma pikoen guneari ENKOFORM V-100 aurpegi biko enkofratuarekin eman zitzaion irtenbidea, zeinak txarrantxa metalikoak eta habeak baitzituen. Horma pikoaren forma txarrantxa kurbatuekin lortzen da, eta hormigoiaren presioari, berriz, DW15 barra hariztatuekin eusten zaio. Kanpoko txarrantxa zimenduetara ainguratzen da, eta lan plataformen maila bat dauka hormigoitze lan osagarrietarako. Barruko txarrantxa ere ainguratuta doa, kontragangaren hormigoira, eta tenkagailuen bitartez lortzen da zurrun egotea. Barruko eta kanpoko horma atalek lan plataformen maila bat dute. Bien mugimendua garabiz egiten da, altxatze gakoen bitartez.

Tunel aizunaren ganga egiteko, barruko enkofratua errailetatik garraiatu daitekeen orga enkofratu eramaile baten gainean kokatzen da. MK Txarrantxen egitura bat da orga. Lan plataformak dauzka hainbat mailatan, 1,5 m-ko esku barandekin eta irispide seguruekin.

Aurpegi biko enkofratua behar duten ganga lekuetan, kanpoko enkofratua erabiltzen da, garabiarekin, zeina ORMA Kontsolekin eratutako lan plataforma batera lotuko baita, kanpoko horma atala zuzentzeko.