Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ur tratamendurako planta, Briman, Saudi Arabia

Soluzio egokiak egitura zirkularretarako
Jeddaheko ur erreserbako proiektu estrategikoa gaur arte Saudi Arabian eraiki den mota honetako handiena da.

Azalpena

Jeddaheko ur erreserbako proiektu estrategikoa gaur arte Saudi Arabian eraiki den mota honetako handiena da. Ura biltzeko instalazioak eraikitzera bideratutako megaproiektu baten zatia da. Lehen fasea Briman distrituan egingo da eta 1,5 milioi m3 ur biltzeko ahalmena dauka. Aurreikusita dago bigarren eta hirugarren faseetan ur erreserbak handitzea, guztira 6 milioi m3 ur gehiago.

ULMAk, ATTIEH Saudi Arabiako banatzaile ofizialarekin aliantza eginda, ingeniaritzako soluzioetan eta enkofratuetan duen esperientzia eta ezagutza jarri du, aparteko neurriak dituzten ur deposituei forma emateko.

Proiektu honen hasierako helburua da ur hornidura bermatzea inguruko gatzgabetze plantetako gorabeherengatik edo beste edozein behin-behinekotasunagatik ur fluxua eteten bada. 

Era berean, obra honetako instalazio guztiek ur edangarriaren kalitatea eta estolderia hobetuko dituzte. Gaur egun, ur eskasia dagoenean, hornidurarako ohiko metodoa da ura andel kamioiekin eramatea banaketa zentro nagusietara. 

Obraren barruan sartzen da 8 ur andelen eraikuntza, bakoitza 120 metroko diametroarekin eta 200.000 m3 inguruko ur edukierarekin. Oraingoz munduan ez dago neurri horien erreferentziarik, diametroari dagokionez. 

ULMA soluzioa

Bezeroarekin besoz beso lan egiteak ahalbidetu du soluziorik egokiena hartzea, denborei, kostuei eta segurtasunari dagokienez. Sistema estandarCon un sistema estándar como el encofrado de vigas Habeen enkofraturako ENKOFORM V-100 sistemaren moduko sistema estandar bat erabilita, edozein forma geometrikotara egokitu daitekeenez, erraz moldatu ahal izan da behar zen kurbaturara eta hornigoizko akabera egokia izan da. Neurrirako panelak eratzean, 377 metroko perimetroa estali da depositu bakoitzean.

18 metroko altuerarekin eta 700 mm-ko horma lodierarekin, ULMA & ATTIEH aliantzak CR-250 enkofratu igokaria hornitu du, bai eta laneko plataformak ere,  beharrezko lan guztiak egiteko eta langileek egoera guztietan seguru aritzeko    leku nahikoarekin. 

6na metroko 3 geruzatan hormigoitu da. Habeak eta txarrantxak dituenez, elementu horien konfigurazioa kasu honetan beharrezkoa den hormigoi presioaren arabera planteatu da.

Honelako proiektu batean, funtsezkoa da eraikuntza fase bakoitza planifikatzea. ULMA & ATTIEH aliantzaren pertsonek obran ikuskapena eginda bezeroarekin ezarritako kronograma bete ahal izan da, depositu bakoitza ezarritako 4 hilabeteko epean gauzatuta. Hau da obran hornitu den materiala: Enkofratuak, goratze sistemak eta segurtasuneko plataformak. Eta horniketa hori bezeroak eskatutako epeen arabera egin da.