Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Mularroyako presa, La Almunia de Doña Godina, Zaragoza, Espainia

Bezeroaren neurrirako soluzioak, enkofratze sistema bat baino gehiago konbinatuta
Mularroyako presa La Almunia de Doña Godinako, Chodeseko eta Rillao udal mugarteetan kokatuta dago, Zaragozako probintzian.

Azalpena

Mularroyako presa Mularroyako urtegiaren proiektuko zatia, zeina La Almunia de Doña Godinako, Chodeseko eta Rillako udal mugarteetan kokatuta baitago, Zaragozako probintzian.

Urtegi horrek Grio ibaiaren urak eta Jalon ibaiaren arrokoak erregulatuko ditu, eta Jalonen behe aldea ureztatzea ahalbidetuko du, eskualde horretako herriak eta industriak urez hornitzea bermatuta. Gainera, Jalon eta Grio ibaien ur emari ekologikoa erregulatuko du.

Proiektu handi honetan eraikiko dira presa, Jalon ibaiaren deribazio antapara eta Grio eta Jalon ibaien arteko kondukzio tunela.

Presa eraikitzeko material solteak erabiliko dira, 82,5 metroko altuera maximoarekin eta 103 hm3-ko edukierarekin Jalon ibaiaren presa txikia edo antapara hormigoizkoa izango da eta 133,5 metroko luzera edukiko du; ibaien arteko lotura tunelak, berriz, 13 km edukiko ditu eta 2.9 metroko zabalera, eta  8 m3 ur eramango ahal izango ditu segundoko.

ULMA soluzioa

ULMAk enkofratu sistema guztiak hornitu ditu, eta balbulen ganberaren eta hartunearen dorrearen egitura egiteko beharrezkoak diren soluzio teknikoak jarri ditu.

Balbulen ganbera, 55 metroko zabalera duena, ORMA Enkofratu Modularrarekin, 2000 Goratze Kontsolarekin eta UCAB-EUC zertxekin egin da gehienbat. Lodiera gutxiko lauzetan RAPID lauzen enkofratua eta ENKOFLEX habeen enkofratua erabili dira; potentzia handiagoko lauzetan (70 cm baino gehiagoko lodiera.), berriz, ENKOFORM H-120 lauzen enkofratua.

Hartune dorrea, zeinak balbulen ganberarekin batera 90 metroko altuera egiten baitu, 2 metroko altuerako goratzeekin egin da, 2000 Kontsolaren bitartez, eta ENKOFROM V-100 egurrezko habeen enkofratuarekin horma zuzenetan. Dorrearen goiko aldeko hormetarako, azken 10 metroetan 13,5 metroko diametroa duen forma zilindrikoa baitu, FLECTOR enkofratu zirkularra erabili da.

BRIO enkofratu multidirekzionala lan plataforma osagarri gisa erabili da, bai eta hartune dorrera iristeko eskailera gisa ere.