Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ibiur Presa, Baliarrain, Espainia

Segurtasuna altuerako hormigoitze lanetan
Baliarrainen dago kokatuta, 232 metroko luzera dauka eta 63 metroko altuera, ubidearen gainean.

Azalpena

Baliarrainen dago kokatuta, 232 metroko luzera dauka eta 63 metroko altuera, ubidearen gainean 7,53 hektometro kubikoko edukiera dauka eta inguruko 60.000 biztanle inguru hornitzen ditu ur edangarriz.

ULMA soluzioa

ULMA presaren koroatzeaz arduratu zen, zeina trafikoa iragan dezakeen gunea baita. Goiko muturrerako goratze kontsolen hiru material ekipo erabili ziren. Aurremuntaketa bi astean egin zen.

Kontsolek altuerako hormigoitzea konpondu zuten, aurretik enkofratu berberarekin egindako hormigoizko elementua oinarritzat hartuta. Hala, obran behar ziren luzera aldakorreko geruzak egin ahal izan ziren.

Taularako obrak presaren gainezkabidearen gainean egin ziren. Taula horrek koroatze errepidearen mutur biei ematen die jarraipena. Proiektu honetan emaitza bikainak dituzten produktuak erabili ziren: G Kontsola, H-33 Egitura, besteak beste, eta malgutasun handia eskaini zuten. Horrez gain, obraren premietara moldatu ziren, muntaketa eta manipulazioa oso errazak izanik.