Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Esklusa Berria, Sevilla, Espainia

Enkofratu bolumen handien aplikazio egokia gauzatze epe motz baterako
Esklusak ibaian beherako uren maila, mareekin eta eurialdi eta agorraldiekin aldatzen dena, eta ibaian gorakoena bereizten ditu, dartsenan, non sakonera konstantea den eta mareekin aldatzen ez den.

Azalpena

Esklusak ibaian beherako uren maila, mareekin eta eurialdi eta agorraldiekin aldatzen dena, eta ibaian gorakoena  bereizten ditu, dartsenan, non sakonera konstantea den eta mareekin aldatzen ez den.

Esklusak eginkizun bikoitza du: ur maila erregulatzea gune komertzialean eta hiria uholdetatik babestea. Ibaiaren sakonera handitzean, beharrezkoa ikusi zen egungo esklusa, duela 50 urte baino gehiago eraiki zena, ordeztea (200 metroko luzera, 24,36 metroko zabalera, eta 8 metroko sakonera) eta berri bat egitea. Berria egungoa dagoen lekutik egongo zen, eta 434 metroko luzera, 35 metroko zabalera eta 10 metroko sakonera edukiko zuen. Hala, posible da 20.000 TPM  eta 290 metroko luzera ere duten itsasontziak sartzea. Erronka zegoen enkofratu beharreko bolumen handietan, lodieretan eta altueretan, eta gauzatze epe laburretan. Eskainitako prestazio eta zerbitzuek eta obrako laguntza tekniko zehatzak ere espektatiba guztiak bete zituzten.

Panamako Kanalaren proiektugile berberek egin zuten esklusa, elementu hauekin:

    • Zimenduak: osorik hartuta 434 x 73 m-ko lauza osatzen dute, kanalaren gunean, 3 metroko lodierarekin, hiru garajeen guneetan 53 x 120 m-ko 2 lauzak, 5 metroko lodiarekin. Guztira 135.000 mhormigoi egiten dute.
    • Kontrahormak: C formako bi modulu, esklusaren mutur bakoitzean, egiturari eta 4 zubi altxagarrien makina guztiei eusteko (bi ibaian gorako uretan eta bi ibaian beherako uretan). Moduluetako bakoitzak 3 metroko lodiera dute, ibaian gorako uretan, eta 4 metrokoa ibaian beherako uretan.
    • Garajeak eta kontrahormak: Kontrahormen ondoan, garajeek esklusaren atakak hartzen dituzte. Garaje bakoitzak 55 metroko luzera eta 21 metroko altuera duten 2 zulo ditu, non atakak biltzen diren, bat nagusia eta bestea erreserbakoa. Zulo horien inguruan eta kontragarajeetan 5x5 metroko galeria  bat dago, zeina esklusa husteko eta betetzeko kanalak baita.
    • Difusoreak: Garajeen eta kontragarajeen ondoko moduluak, non galeriek esklusaren kanalera ematen duten hainbat besoren bitartez.
    • Pantailak: Esklusaren erdiko gunea, 140 metrokoa, alde bietan difusoreek mugatuta. Nabigazio kanalaren gorputza da.

            ULMA soluzioa

            Egitura guztiak 17-19 metroko altuera dauka zimenduen gainean, eta guztira 81.000 m3 hormigoi dira. ORMA Enkofratu Bertikalaren egin ziren, 2.5 metroko bi geruzatan garajeen aldean eta 3 metroko geruza batean gainerako aldeetan. Lehenengo aldean, gainera, BIRA Enkofratu Zirkularra erabili zen.

            Pantailak, difusoreak, kontrahormak, garajeak eta kontragarajeak goratze kontsolekin eta ORMA enkofratuarekin egin ziren. Konponbide hau, azkar muntatzen zena, egokiena izan zen egitura mota honetarako. Gainera, alde horietan bertan, bela bereziak diseinatu ziren 4,5 metroko aurpegi bateko goratzeak egiteko, hormigoitze presio kontrolatuekin. Kanalen galeriak, bai eta difusoreak ere, zinbriekin eta ENKOFORM HMK Enkofratu Horizontalarekin egin ziren, 3 metro arteko lauza lodierekin.

            Garajeetako hegalak 26 metroko zinbria dorreekin eta ENKOFORM HMK enkofratuarekin egin ziren, zinbria eta enkofratua horman ainguratuta eta hormigoitze presioa kontrolatuta. Garajeetako erlaitzak BRIO Zinbriarekin eta ENKOFLEXekin egin ziren, zinbriaren altuera txikiagatik eta lauzaren lodiera txikiagatik.