Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Polanieceko Energia Planta, Polaniec, Polonia

Gauzatze azkarra, sistema autoigokariarekin
Ia urtebete behar izan zen Polanieceko plantaren Biomasa Blokea eraikitzeko, zeina Poloniako energi industriaren punta-puntako adibidea baita.

Azalpena

Ia urtebete behar izan zen Polanieceko plantaren Biomasa Blokea eraikitzeko, zeina Poloniako energi industriaren punta-puntako adibidea baita. Eraikinaren komunikazio bertikalari irtenbidea emateko, 70 m-ko altuerako igogailu zulo bi egin ziren.

Biomasarako andel bat ez ezik, horma soilak eta trapezoidalak ere eraiki ziren, eta teilatuak biltegietan.

ULMA soluzioa

Polonian erabili zuen lehen aldiz ULMAk ATR sistema autoigokaria, obrarako leku gutxi egoteak eta enkofratua lekuz aldatzeko garabia manipulatze konplexuak zekartzan zailtasunei erantzuteko.

Igogailu nukleo bakoitzak hiru aurpegi ditu, 6 zilindro hidraulikorekin. Enkofratuak 19 aldiz mugitu ziren, igogailuaren zulotik. ATR sistemarekin lana garabirik gabe egin daiteke, eta klima txarrarekin ere bai. Gainera, plataforma eta baranda zabalak dituenez, langilearen segurtasuna bermatuta dago.

Igogailuaren zuloaren barrualderako KSP plataforma erabili zen.