Azalpena
Petronor findegiak 40 urte baino gehiago eginak ditu jardunean, Penintsulan dagoen edukiera handieneko planta da, eta Europako garrantzitsuenetakoa. Findegi honek modernizazio plan bati ekin dio, nazio mailan eta nazioartean duen lehiakortasuna areagotzera bideratuta. URF proiektua izenez ezagutzen da (Fuel-olioaren Murrizketarako Unitateak edo Koke Planta) eta findegiaren ekoizpen egitura egokitzeko lanak aurreikusten ditu, fuel-olioa kontsumoa murrizteko, gasolio, gasolina eta gas likidotuen eskaeraren gorakadaren ildotik. Gainera lehengaien horniduraren bermea handitzen da, gordin ugariagoetara iristea ahalbidetzen baitu, eta produktu solido berria lortzen da, petrolio kokea.
Koke planta berri honetarako beharrezkoa izan zen sistema eta azpiegitura ugari eguneratzea, eta eguneratze lan horietan parte hartu du ULMA Constructionek. Produktu ugarirekin eta pertsona propioekin arrakastaz heldu zion egiturak, deposituak, labeak, balbulak eta antzekoak egiteari, segurtasuna ezinbesteko baldintza zeneko ingurune batean.
ULMA soluzioa
Aldamioak eta enkofratuak batera erabiltzeak bere eraginkortasuna jarri zuen agerian, izan ere, langilearen lana erraztu baitzuten, errentagarri handiarekin. Egituren enkofratu gisa, ORMA gama modular zabala erabili zen. Sistema horrek, panel sendoekin eta hormigoitze presio handiak jasateko modukoekin diseinatuta baitago, segurtasun elementu egokiak eduki zituen une oro.
Karga bertikalak zurkaizteko sistema gisa eta ENKOFORM HMK lauzen enkofratuari eusteko, zinbriak erabili ziren, sendotasuna eta segurtasuna bermatuta, eta erabilerarako malgutasun handia eskainita. Izan ere, obrak aurrera egin ahala, karga egiturak solairu batetik beste batera hazi zen.
Altuerako jarduera guztiak egiteko, BRIO aldamio modularrak muntatu ziren, laneko eskailera seguruekin; horiekin, eraginkortasunez garatu ahal izan ziren beharrezko ekintza guztiak.
Material guztiek segurtasun mekanismoak eduki zituzten, bai muntaketarako bai sistemaren erabilerarako.