Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hondakinak errausteko planta, Konin, Polonia

Kostuen murrizketa, prozesu osoa autotermikoa
Poloniako erraustegi berriak 94.000 tona hondakin misto erraustu ahal izango ditu, Koningo eskualdean.

Azalpena

Poloniako erraustegi berriak 94.000 tona hondakin misto erraustu ahal izango ditu, Koningo eskualdean. Prozesu osoa autotermikoa izango da, hau da, ez da beharrezkoa izango aparteko bero iturririk. 

Bunkerra da plantaren instalaziorik garrantzitsuena, eta 45 metroko altuera dauka. Altuera horretatik, 12 metro lur azpian daude. Enkofratzeko lehen lanak oinarriaren lauzan egin dira, COMAIN panel arinekin.

ULMA soluzioa

Hurrengo urratsa beheren dagoen eraikinaren gunean egin dira: 2,65 metroko altuerako hormak SMK aurpegi bakarreko zertxekin egin dira eta habeak enkofratzeko ENKOFORM V-100 panelekin, 2,70 metroko altuerakoekin. Hormarik altuenetan, berriz, BMK goratze kontsolak erabili dira, ORMA enkofratu modularreko 5,4 metroko multzoekin konbinatuta. Sistema hori kostuetan eta denboretan oso errentagarria denez, beste instalazio batzuen hormetan erabili da.

Horrelako proiektuetan, lauzen neurriak direla-eta karga handiei eusteko gai diren zinbriak behar dira. Hala erakutsi dute MK zinbriek eta T-60 zinbriek, 18 metroko altuera lortu baitzuten.

Lanak batera egin zirenez, hainbat interferentzia gertatu dira eta horietarako soluzio zehatzak behar izan dira. Baoburu habearen eta estalkiaren enkofratuaren bermeak egitura metaliko baten muntaketarekin bat egiten zuen. ULMAk planteatu du gehienez 11,5 metroko altuera duten MK-360 zinbriekin zurkaiztea, eta 2,5 metroko 4 MK zertxekin, 12,5 metroko zuloa gainditzeko. Goiko lauzen kargak 4 dorreen artean transmititzeko, profilak jarri dira MK zertxen gainean.