Azalpena
Marineda Plaza gunearekin Europa osoan dauden merkataritza eta aisialdi guneko azalerarik handienetako bat inauguratu da. 500.000 m2 eraikiak ditu, non marka internazionalen eraikin bat baino gehiago, 6.500 aparkaleku plaza eta 15.000 m2-ko bulego eraikin bat dauden.
Proiektuak 14.000 m2-ko oinezkoentzako plaza bat dauka, non zinema aretoak eta merkataritza guneko sarbidea elkartzen diren. Eraikinak 100 m-ko luze den sabai-leiho itzela dauka. Barrualdea argitzen du, solairu guztiak bisualki konektatzen dituzten balkoi handietan antolatuta. Diziplina askoko lekuak ere baditu, edozein eratako ekitaldiak egiteko.
ULMA soluzioa
Espainiako bigarren merkataritza gunerik handiena denez, material ugari behar izan zuen, batera, bai eta materiala eraginkortasunez hornitzea eta zereginak koordinatzea ere. Horren ondorioz, ULMAk materialen errotaziorako eta obrako aholkularitza teknikorako sistema bat ezarri zuen, zeinarekin obra azkar eta zuzen abian jarri ahal zuen.
450.000 m2 lauza gauzatzeko, VR Mahaia eta zinbria gaineko RAPID enkofratua erabili ziren, proiektuaren ezaugarrien arabera, nahiko altuera handietan, eta ALUPROP eta EP aluminiozko eskorak ere erabili ziren, tarteko altueretan. Sistema horiek errentagarritasun handia eman zuten, izan ere, obra hasieran muntatu ziren eta obra barruan toki batetik beste batera mugitu ziren, desmuntatu gabe. Hormen eta hormigoizko zutabeen enkofraturako, ORMA sistema modularra erabili zen.