Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Reina Sofia Arte Zentroa Museo Nazionala, Madril, Espainia

Erronka handia, sistema guztiak segurtasunez eta errentagarritasunez gauzatzeko
Reina Sofia Museoa da Espainiako arte garaikideko zentro nazionala, eta Madrilen du egoitza.

Azalpena

Reina Sofia Museoa da Espainiako arte garaikideko zentro nazionala, eta Madrilen du egoitza. Lehengo Ospitale Orokorra da egitura nagusia, XVIII. Mendeko eraikin neoklasiko handia, alegia.

Jean Nouvel arkitekto frantziarrak diseinatu zuen museo honen handitzea. Triangelu trunkatuaren forma dauka oinplanoan, eta patio bat dauka erdian, kolore gorriko estalki baten azpian. Hori da bere elementurik bereziena.

Museoa osatzen duten hiru eraikinek batera 26.892 m2 -ko azalera hartzen dute guztira. Azalera hori hiru eraikinak elkar lotzen dituen 8.000 m2-ko bisera handi batek estalita dago. Obra berri horrekin, zentroak azalera handiagoa lortzen du, 84.000 m2-ko azalera, zehazki. Auditoriumen eraikina ondoren tenkatutako hormigoiz eraiki zen. Bi saihets handi, simetrikoki jarriak, auditoriumen eta protokolo aretoaren kargei eusteaz arduratu ziren. Besaulki patioa egiteko, saihetsak elkar lotu ziren hormigoi armatuzko habeak erabiliz.

Proiektuaren erronkarik handiena hormigoizko hormen forma kurbatuak izan ziren, bai eta inklinazio handiko beste gainazal batzuk ere. Beharrezkoa izan zen, baita ere, bitarteko osagarri bat erabiltzea, estalkia egin ahal izateko, zeina eraikinen terrazetatik 6 metrora iristen baitira. Bere hegala, zeina 36 metrokoa baita, erronka izan zen, baina ez soilik teknikoki, langileen segurtasunaren aldetik ere bai.

ULMA soluzioa

Hormak gauzatzeko soluzio gisa, ENKOFORM V-100 enkofratua aplikatu zen gainazal bertikal kurboetan eta inklinatutako beste batzuetan. Sistema horren zati bat in situ muntatu zen, eta gainerakoa obrara eraman zen aurretik muntatu eta gero. Primeran egokitu zen egituraren askotariko formetara eta hormigoitzearen presio handietara.

Lauzak egiteko RAPID Enkofratu Horizontala erabili zen, apeoa zinbirien bitartez eginda, solairu altuera desberdinak gainditzeko.

Estalki hegalduna egiteko bitarteko osagarri gisa, BRIO Aldamio Multidirekzionala erabili zen, izan ere, forma askotara moldatzen da eta muntatzen eta erabiltzen segurua da, eta horri esker eraginkortasunez gauzatzea eta langileen segurtasuna bermatuta egon zen.