Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

EXPO Zaragoza 2008, Espainia

Produktibitatea handia erronka nagusietan
Gune horretan egindako lanetatik, ULMAk 15 baino gehiago egin zituen, eta horietatik enblematikoenak nabarmentzen dira: Uraren Dorrea, Aragoi Pabiloia, Espainia Pabiloia.

Azalpena

Gune horretan egindako lanetatik, ULMAk 15 baino gehiago egin zituen, eta horietatik enblematikoenak nabarmentzen dira: Uraren Dorrea, Aragoi Pabiloia, Espainia Pabiloia, Parte hartzaileen gunea, Kongresu Jauregia, Uraren Parke Metropolitanoa…

ULMA soluzioa

Parte hartzaileen Pabiloiaren lurpeko aparkalekuan, zeinak 100.000 m2-ko azalera eta 2.255 aparkaleku baititu, VR Mahaien 4.000 m2, RAPID Enkofratu Horizontalaren 6.000 m2 eta ORMA enkofratuaren milaka eta milaka metro karratu erabili ziren, besteak beste. Material guztiek erakutsi zuten oso errentagarriak direla eta erronka handietan produktibitate handia eskaintzen dutela: enkofratu bertikalak, hala nola COMAIN, ORMA, ENKOFORM V-100; enkofratu bertikalak, hala nola RAPID, ENKOFLEX, CC-4, eta eskorak, zinbriak eta goratze sistemak, besteak beste.

Gunearen barruko lanez gain, ULMA sarrerako arteria nagusia egiteaz arduratu zen, bai eta ibaiaren ubidea beti maila berean egoteko erabiliko den presa txiki bat ere, Azud del Ebro izenez ezagutzen dena, alegia.

Ibaiko Akuarioa, 7.850 m2 eta 50 arrain ontzi dituena, Europako handiena da. Hura eraikitzeko eta, bereziki, bere andelak eraikitzeko, era guztietako enkofratuak, aldamioak eta goratze sistemak erabili ziren.

"Frío y calor" izeneko eraikinak EXPO guneak eta Uraren Parke Metropolitanoak, beren aire egokituko eta berokuntza unitateak eta guzti, behar zuten energia sortu zuen. Oso ohikoa ez den hormigoi beltzez egindako 2000 m2-ko ur andel batek osatzen du sistema hori. Gainera, haitz itxura eman nahi izan zitzaionez, ildaska bertikalak egin zitzaizkion sistema berri batekin, enkofratu bertikalen gainean aplikatuta.

Kongresu Jauregiak, 1.500 ikuslerentzat egokituak, ageriko hormigoizko akabera behar izan zuen. Hori lortzeko, ORMA Enkofratu Bertikala erabili zen, gainazal zurietarako bereziak diren fenolikoekin. Ideia zen marmolaren itxura ematea, eta hori posible izan zen esperientzia eta trebakuntza handiko obra arduradun batzuei esker. Emaitza bikaina izan zen.

Produktuak ez ezik, esperientzia ere jarri zen muntaketan. Erakusketa honetan egindako lanik gehienek ULMAko muntatzaileen lana behar izan zuten.

Egiten ari zen obra kopurua eta obrak batera egin beharra direla eta, material asko behar izan zen, eta horren garraiorako 1.000 kamioi baino gehiago erabili ziren. Gainera, materiala txandatu zen eraikin batetik beste batera eramanda eta horri esker produktibitate handiagoa lortu zen, bai eta produktuak errentagarriagoak izatea ere.

Proiektuaren bizkarrezurrak bi nukleo ditu, batetik bestera 20 metroko tartearekin. Nukleo horiek 8.000 m2 –ko kristalezko fatxadari eusten diote.Eraikina benetan berezia da, eta soluzio bereziak behar izan zituen. Hala, forma birbildu konplexuak lortzeko, obra horretarako bereziki egindako enkofratuak erabili ziren. Produktu horiek goratze sistemen gainean erabili ziren, horrela 70 metroko altuerara iristeko. Altuerako lanetan, berriz, tarteko forjatu txikiak behar izan ziren, zeinak zinbriekin eta BRIO Aldamio multidirekzionalarekin egin baitziren. Horrez gain, muturreko segurtasuna ere egon zen obra osoan.

Gauzatze lanen erritmo biziek eta entrega epe zorrotzek lanak paraleloan egitera behartu zuten. Altuerako azken lanak egiten ziren bitartean, hau da, egitura metalikoa egiten zen bitartean, beheko aldean fatxadako kristalak jarri ziren. Edozein eratako material erortzea ekiditeko, babes bisera bat egin zen BRIO sistemaren bitartez, apeorik arinenei zein astunenei ere eusteko gai den aldamio seguru eta balio anitzeko baita. Horrela, edozein altueratan lan egin ahal izan zen, segurtasun neurri guztiak bermatuta edukita.

Aragoi Pabiloia, zumitzeko otarre baten itxura duena, hiru zutabe handik osatuta dago, kaliza forma egiten. Euskarri horiek eraikinaren sarreraren zati dira, beraz, ORMA zuinketa zehatzak erabili ziren eta enkofratu bereziak, silueta egokia lortzeko, ageriko hormigoizko akabera bikaina ez ezik.

50.000 m3  zinbria erabili ziren, eta muntaketa sistema azkarra eta segurua ere bai. Muntaketa sistema hori obra gehienak egiteko erabili zen.

Zinbria moduluekin muntatu zen, eta modulu horiek bitarteko osagarriekin mugitu ziren. Dorreen lekualdaketa mekanikoa manipuladore teleskopìkoekin egin zen. Hala, dorreen 16 metroak mekanismo teleskopikoa eta garabiarekin manipulatu ziren.