Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Wanda Metropolitano Estadioa, Madril, Espainia

Erronka tekniko eta logistikoa handia, proiektuaren azterketa zehatz bati esker gainditua
Birmoldaketaren ondoren, Wanda Metropolitano estadioak 68.000 pertsonarentzako lekua dauka, eta forma eliptikoan eraiki da, 300 eta 255 metroko ardatzekin.

Azalpena

Birmoldaketaren ondoren, Wanda Metropolitano estadioak 68.000 pertsonarentzako lekua dauka, eta forma eliptikoan eraiki da, 300 eta 255 metroko ardatzekin. Estalkia, 46.000 m2 baino gehiago dituena, jokalekutik 50 m-ko altueran jarri da. 

Estadioa, zeina Madrileko Atleticoarena baita, auditorium batekin, VIP palkoekin eta aisialdi guneekin diseinatu da; horrela diseinatuta, orain funtzio askoko kirol estadioa da, eta zaleen gozamenera oso pentsatutako guneak ditu.

ULMA azalpena

Estadioa zabaltzeko, portiko erradial handi batzuk eraiki dira hainbat mailatan, 15,9 m ere dituzten baoekin, eta haien gainean aurrez fabrikatutako hormigoizko piezak kokatu dira. Hala, forma eman zaio estadioko harmailari. Konplexuaren zati honen eraikuntza ENKOFORM enkofratuarekin egin da, zinbria arin baten zurkaiztuta.

Portikoen azpian, hormigoi armatuzko edo ondoren tenkatutako forjatuak jarri dira, estadioaren solairuak eta sotoak sortzeko. Gune horiek ere ENKOFORM enkofratuarekin egin dira, baina oraingoan EP eskorekin zurkaiztuta. Hori egiteko, analisi zehatza egin zen  bezeroarekin batera, eta erabaki zen hau izango zela soluziorik hoberena.  

Kanpoko itxitura eraikina inguratzen duten horma kurbatuen bitartez eraiki da. Neurrira fabrikatutako panel metalikoen bitartez gauzatu dira, geruza guztiak zinbriaren eta ENKOFORM enkofratuko plataformen gainean bermatuta.

Mota honetako obrek proiektuaren azterketa zorrotza egitea eskatzen dute. Gainera, tamaina handiko bitarteko tekniko eta logistikoak erabili dira eta bezeroarekin harremanetan egon da etengabe, urrats guztiak planifikatzeko. Material asko txandakatu da eta azken orduko ezustekoei aurre egiteko prest egon gara hornidura berriekin.

Estadio zaharra, La Peineta izenez ezagututakoa eta 20.000 ikuslerentzat zena, 68.000 ikuslerentzat den beste bat bihurtzea erronka tekniko eta logistiko handia izan da. Erronka gainditu izan da plangintza onari eta material txandakatzeari esker.