Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

San Mames Barria estadioa, Bilbo, Espainia

Gaitasun teknikoa eta erantzun ahalmena, gauzatze epe zorrotzekin
San Mamen zelai berria ehun urte dituen futbol zelai zaharraren ondoan egongo da, eta bertan hartuko dira Athleticek bere feudoan jokatuko dituen partidak.

Azalpena

San Mamen zelai berria ehun urte dituen futbol zelai zaharraren ondoan egongo da, eta bertan hartuko dira Athleticek bere feudoan jokatuko dituen partidak. Gainera, bertan jokatu ahal izango dira Europako finalak eta Mundialeko partida internazionalak, 4 kategoriako zelaia izango baita, UEFAk ematen duen kategoriarik handiena, alegia.

215 milioi euro inguruko aurrekontua edukiko du, eta 44.000 m2 -ko azalera hartuko du, 30 metroko altuerarekin, kalearen sestratik gora, eta beste 11,5 metro sestra horretatik behera. 53.000 ikusle baino gehiago hartuko ditu, zelaia inguratzen duten bi anfiteatrotan bananduta. Anfiteatroak bereizteko, erdiko eraztun bat egongo da, non agintarien palkoa eta 122 VIP palko egongo baitira. Barruan, halaber, berrikuntza eta kirol medikuntzako zentro bat, udal kiroldegi bat eta lurrazpiko atletismo pista bat edukiko ditu.

Lehen fasea 2013-2014 denboraldiaren hasieran inauguratuko da eta fase horretan bi alboetako harmailak eta estadioko hondoetako bat eraikiko dira. Bigarren fasean eta zelai zaharra bota ondoren, zelai bien zati bat berdina izango baita, gainerako hondoko harmailak eraikiko dira. Hori eginda, 2014-2015 denboraldian obrak amaituta egongo dira.

Fatxadaren zein estalkiaren itxitura beirazko azal batez eta metalezko profil bertikalez egingo da, estadioaren barrualdeari argi natural asko emanda. Gauez estaldura hori guztia tonu askorekin argituko da, eta partida egunetan zuri-gorriak izango dira nagusi.

ULMA soluzioa

28 m altu den hormigoizko egituraren portikoak kanpoaldera ateratzen dira, eta zinbriak jartzean hegal forma eman zaie hormigoizko egituratik bertatik, zoruan bermatu gabe, obraren kanpoko perimetroan beste lan batzuei trabarik ez egiteko eta produktibitate handia lortzeko.

Aldamioetako lan plataformak, muntaketa lanak eta estalkiaren egitura lotzeko lanak errazteko jarri baitira, zoru mailan muntatu dira gehienbat, eta ondoren gora eraman dira dagokien lekura, estalkiaren zertxekin batera, autogarabiak erabiliz, eta azkenean lan plataforma horien akabera lanak eta loturak altueran egin dira.

Gauzatze epeak funtsezko baldintza izan dira obran.