Azalpena
Kanariak Saskibaloiko Mundialaren azpiegoitza izendatu ondoren, irlako obra publikorik handienari ekin zitzaion. 10.000-11.000 pertsonarentzako lekua izango du eta, erabilera askorako izango denez, kirol ekitaldiak (saskibaloia, boleibola, tenisa...) zein kultur ekitaldiak egin ahal izango dira bertan.
Errektangularra izango da, 123,5 x 93 m-koa, eta 24 metroko altuera edukiko du, eta 0 kotaren azpian -5,4 eta -12,36 m artekoa.
Eraikinaren fatxadak 20 cm-ko lodierako hormigoizko hormak dira, 6 metrotik 6 metrora kokatutako 0,5 x 3,8 m-ko kontrahormetan bermatuta.
Kontrahorma horiek goiko aldera iritsi baino lehen estuago egiten dira. Horrela, haien gainean bermatuko dira estalkiari eutsiko dioten zertxa metalikoak.
ULMA soluzioa
Hormak gauzatzeko baldintza nagusiak:
- Altxaera bertikalen zein horizontalen junturetarako definitutako eredua errespetatzea. ENKOFORM V-100 enkofratuak hori egitea ahalbidetu zuen.
- Barren zuloak lerratzea horizontalki eta bertikalki.
- Ekiditea konoak posizionatzeko zulo handiagoak egitea AWF konoak barra baten posizioa hartzen du eta hura kentzean barra hark utziko lukeenaren antzeko aztarna uzten du.
Horman gora egitea:
- Kanpoaldea: 21 m2 -ko enkofratu atala gora egiteko kontsolaren gainean.
- Barrualdea: barruko plataforma igokaria kontrahormen gainean kokatutako ahokadura eraisgarrietan bermatuta.