Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Rio de Janeiroko metroa-4 Linea, Rio de Janeiro, Brasil

Brasilgo garraio publikoko azpiegiturak ULMArekin
Herrialdearen hazkundea bultzatzeko, Brasilgo erakundeek hiriko garraio publikoko sistemetara bideratu dituzten beren inbertsioak.

Azalpena

Herrialdearen hazkundea bultzatzeko, Brasilgo erakundeek azpiegituren sektorera bideratu dituzte beren inbertsioak eta, zehazki, hiriko garraio publikoko sistemetara. Biztanle gehien duten bi metropolietan, Sao Paulon eta Rio de Janeiro, ULMA presente dago dagozkien metro obretan.

Hegoaldean dagoen Ipanema izeneko gunea eta mendebaldeko Jardim Oceanico geltokia lotuko ditu 4 lineak. Hirian egitea aurreikusita dagoen garraio publikoko 16 kilometroak sartzen dira proiektuaren barruan, bai eta zati horretako 6 geltokiak ere : Jardim Oceânico, São Conrado, Gávea, Antero de Quental, Jardim de Alah eta Nossa Senhora da Paz. Eta General Osório-ren handitzea ere sartzen da. Obrak bukatuta 300.000 bidaiari mugitu ahal izango dira metroan egunero.

ULMA soluzioa

Proiektuaren erronka izan da enkofratuen eta zinbrien ekipoak berrerabiltzea ahalbidetuko luketen soluzioak planteatzea, jarri behar ziren bakoitzean muntatu eta desmuntatu behar izan gabe. ENKOFORM V-100 enkofratua, ORMA enkofratu modularra, VR Mahaia eta ALUPROP aluminiozko puntala erabiliz, eskulanean eta gauzatze epeetan aurreztea lortu da benetan.

Aurpegi bateko alboko hormak,  5,7 m-koak, ORMA Enkofratu Modularrarekin eta zertxekin egin dira, eta horiek toki batetik beste batera garraiatu dira orgekin, desmuntatu beharrik gabe. Gauzatze arrazoiak direla eta, bi fasetan egin dira, lehenengoa SMK Zertxekin eta bigarrena SBF aurpegi bateko goratze kontsolekin.

Sistemen jiratzearen maximoa mantentzeaz gain, tunelaren erdiko pilareak, 5,5 metro baino gehiagoko altuerarekin, geruza bakarren egin behar ziren eta akabera bikaina eduki behar zuten. ENKOFORM V-100 sistemak eskatutako betekizun guztiei erantzun die.

Lauzarako VR Mahaiak erabili dira, ALUPROP puntalarekin.  Soluzio honekin produktibitatea areagotu da, horizontalean garraiatu ahal izan dira VR alboko Orgarekin, 3 x 3 m –ko azalera eta 5,5 metroko altuera dituen modulua desmuntatu beharrik gabe.

ULMA sistemek erakutsi dute praktikoak direla eta muntatzen errazak, eta erakutsi dute, baita ere, akabera kalitate onak egiteko eta arin garraiatzeko balio dutela.