Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

La Palmako aireportua, Kanariak, Espainia

Errendimendu handiak eraikuntzan, segurtasunez eta azkartasunez
La Palmako aireportua eraberritzeko eta handitzeko lanak, berez, ia aerodromo berri bat eraikitzea dira.

Azalpena

La Palmako aireportua eraberritzeko eta handitzeko lanak, berez, ia aerodromo berri bat eraikitzea dira. Izan ere, plataforma handituko da, sarrera berriak eta behin-behineko aparkalekua egingo dira eta terminal berria eraikiko da.

ULMA soluzioa

Lurpeko hiru solairuko eraikin bat da plataforma. Lehen bi solairuetako lauza arindua egiteko RECUB Enkofratu Berreskuragarria erabili zen, 18 cm-ko nerbio batekin, eta zurkaizte sistema gisa, SP Puntalak. Sistema horrek errendimendu handiak erakutsi zituen obran; izan ere, solairu osoa enkofratu zen, azalera txikia baitzuen. Gauzatze lana, armadurak eta langileen segurtasuna areagotu egin ziren.

Hirugarren solairua, lauza trinkokoa, VR Mahaiekin egin zen, EP Puntalen gainean bermatuta, forjatuaren kargei eusteko. Sistema honen berezitasuna izan zen obra hasieran muntatu eta gero lekualdatu zela, desmuntatu gabe, horrek dakarren aurrezpenarekin, denboraren aldetik eta kostuen aldetik.

Bidaiarien terminal berriak 2.900 m2 inguruko azalera dauka iritsiera gunerako, orgatxoen patio bat eta 1.300 m2-ko instalazioko lokalak. Goiko solairuan aparkalekua dago, 130 ibilgailutarako lekuarekin. Azalera zabal hori RECUB enkofratu berberarekin egin zen, eta etorkizunean 6 solairu gehiago eduki ahal izateko moduan planteatuta dago.

Aireportuko sarreretako pilareak egiteko goratze kontsola eta ENKOFORM V-100 enkofratua konbinatu ziren, modu ezin hobean. Multzo polibalente honekin irtenbidea eman ahal izan zitzaien obrako hainbat geometriari, beti elementu estandarrak erabilita.