Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Jorge Chavez Aireportuaren zabalpena, Lima, Peru

Zerbitzu globala eta produktu moldakorra obra osoan
Jorge Chavez aireportua herrialdeko aireportu nagusia da, bertan biltzen baitira Peruko hegaldi nazional eta internazional gehienak.

Azalpena

Jorge Chavez aireportua herrialdeko aireportu nagusia da, bertan biltzen baitira Peruko hegaldi nazional eta internazional gehienak; urtean 8 milioi bidaiari baino gehiago igarotzen dira bertatik.

Aireportua handitzeko proiektuaren barruan eraikin berri bat egin zen eta bidaiarien terminalaren estalkian hainbat lan. Obra horiek lehendik zeuden egitura asko aldatzea, zabaltzea eta botatzea eskatu zuten, bai eta behin-behineko egokitzapenak eta eraikuntzak egitea ere, aireportuko ohiko jarduerak beti bezala egin ahal izateko.

ULMA soluzioa

Instalazio berrietan, hormigoizko lauza ENKOFLEXekin egin zen. Egurrezko habeak eta hiru geruzako taulak zituen, BRIO Zinbriaren gainean jarri zen, karga guztien transmisio segurua bermatuta.

CLR sistema sekzio zirkularreko pilareetan erabili zen, ageriko hormigoizko akabera bikaina lortuta. Pilareen enkofratu guztiei BRIO Plataformak jarri zitzaizkien, hormigoitze lanerako, eta horrela langileek modu errentagarrian eta seguruan egin ahal izan zituzten lanak.

COMAIN Enkofratuarekin irtenbidea eman zitzaien instalazioen kanalizazioei, zapatei, hormatxoei, eta  zintzildurako habeen ertzari eta sakonerari. Manipulatzen erraza denez, errazago egin zen aurrera obran. Hormak egiteko ORMA Enkofratua erabili zen, eta 2,70 x 2,40 m-ko panelak; eta sekzio errektangularreko pilareak, berriz , pilareko panelen gamarekin gauzatu ziren.

Gainera, BRIO sistema erabilik plataformak jarri ziren hainbat mailatan, itxitura hormigoizko blokeekin egiteko. Plataformek eskailerak zituzten egiten ari ziren egituretatik solairuetara iristeko behin-behineko modu gisa.

Jada bazegoen terminala birmoldatzeko eta egokitzeko lanetan, berriz, eraikinaren egunero jarduera oztopatu ez zituzten sistemak erabili ziren.

5.000 m²-ko abestoa atzeratzeko, bai eta instalazio mekaniko, elektriko eta elektromekanikoen modernizaziorako, bi plataforma mota erabili ziren: bat, giroak bereiztea ahalbidetu zuena; eta bestea, karga handiagoak jasan zituena, funtzionamendu askea mantenduta.

BRIO Aldamio Multidirekzionalarekin posible izan zen lanak egitea aireportuaren jarduera eta bidaiarien joan-etorria eten gabe. Soluzio gisa, ingeniariek plataforma jarrai bat planteatu zuten, terminaleko egituraren goiko lauzatik esekitako aldamio batekin egina. Ainguraketa barra hariztatuekin egin zen, azkoin hexagonalekin estututako DU habeen bitartez kargak lauzara transmitituta. Guztira 6.000 m² estali ziren BRIO plataformarekin eta plataformaren 4.000 m² hiru geruzako taularekin. Aldamioak segurtasun mailarik handienak eduki zituen, bai langileentzat bai terminalaren erabiltzaileentzat, eta edozein geometriatarako egokitzeko gai zela erakutsi zuen.