Azalpena
Iruñeko Autobus Geltokia hiriaren erdialdean dago kokatuta, eta elkartu egiten ditu garraio publikorako azpiegitura eta berdegunez inguratutako ingurune historiko harresitua.
Lurpeko proiektu hau Iruñeko Zitadelaren errebelinetako baten zaharberritze lanak kontuan hartuta egin zen, zehazki Santa Luziako errebelinarenak. Eraikinak hiru solairu ditu sestra azpian, eta hiru solairu horietan daude aparkaleku bat, 598 ibilgailutarako; bulegoak eta kontrolak; eta geltokia bera, 28 aparkalekurekin eta erreserbako beste 24rekin.
Ibilgailuen zirkulaziorako leku zabala behar zenez, eraikuntza soluzio berritzaileak eta bereziak erabili behar izan ziren. Izan ere, geltoki berriaren elementurik bereizgarriena da dartsena inguratzen duen habe zirkularra. Habe horren karga beste habe erradial batzuetara transmititzen da, 6 metroko altuera eta 2 metroko diametroa duen erdiko pilaren baten gainean, beste inolako euskarririk gabe. Izar itxura duen aurrez tenkatutako egitura honek 26 metroko luzera duten 16 habe erradial ditu. Habe erradialak in situ egin dira, 2.000 tona hormigoirekin. Hala, autokarrek erabateko askatasuna dute dartsenan maniobratzeko, zutaberik ez baitago.
ULMA soluzioa
Eraikinaren erdiko gunea egiteko, ENKOFORM HMK sistema erabili zen habeak enkofratzeko eta zinbria modulatu bat zurkaizteko, geometria erradialera egokituta.
Dartsenaren perimetroa ENKOFORM HMK enkofratuarekin egin zen, eta zurkaizteko sistema gisa, berriz, zinbria dorreak eta ALUPROP aluminiozko puntal txarrantxadunak konbinatu ziren. RECUB Enkofratua, ordea, kaxetoi berreskuragarria eta SP duten sare formako forjatuak enkofratzeko erabili zen.
Hormak egiteko, ORMA Enkofratu Modularra erabili zen, eta beti ageriko hormigoizko akabera bikainak lortu ziren. Ingurunearen ezaugarriak direla-eta aurrez aurre jarritako panelak erabiltzerik egon ez zenean, aurpegi bateko enkofratuak egiteko sistemak erabili ziren, hormigoiaren presioari ondo jasateko. Pilareen askotariko geometriei konponbidea emateko, CLR Enkofratu Zirkularrak erabili ziren pilare zilindrikoak enkofratzeko eta ENKOFLEX eta ORMA modeloak kapitelak zituztenak eta beste batzuk enkofratzeko.