Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

ORONA IDeO Innovation City, Hernani, Espainia

Hiri mugikortasun iraunkor eta autosufizienterako Europan dagoen lehen ikerketa eta berrikuntza zentroa
Hernaniko Galarreta auzoan dago, 40.000 m² -ko azalera baten gainean. Hasieran 70 milioi euro inbertituko dira, aurrekontu globala 160 milioi eurokoa izanik.

Azalpena

Hernaniko Galarreta auzoan dago, 40.000 m² -ko azalera baten gainean. Hasieran 70 milioi euro inbertituko dira, aurrekontu globala 160 milioi eurokoa izanik, eta hasierako inbertsio horrekin etorkizuneko sarrera eta mugikortasun sistemak diseinatuko dira .

Proiektu honekin asmoa da I+G+B ikerketako enpresa jardueren eta unibertsitate jardueren arteko sinergiak biltzea eta aprobetxatzea, enpresa zentro berean. Hasieran, lehen fase batean, elkarrekin egongo dira gune horretan Orona EIC, Mondragon Unibertsitatea eta Ikerlan-IK4, eta ondoren beste enpresa berritzaile batzuk ere sartuko dira. Enpresa horiek Donostiako Parke Teknologikoak Galarretan dituen instalazioetan kokatuko dira, eta han 1.000 lanpostu sortzea aurreikusten da.

Hasierako fasean hiru eraikin egingo dira:

  • Orona ZERO, eraikin nagusia, non ORONA Taldearen egoitza korporatiboa eta Orona eic (Elevator Innovation Centre) egongo diren. Bere irudia Orona markaren sinboloan inspiratuta dago.
  • Orona Fundazioa, non Fundazioaren egoitza bera eta Mondragon Unibertsitatea egongo baitira.
  • A3 Eraikina, laborategien instalazio sofistikatu bat eta ikerketa gunea bat hartuko dituena. Ikerketa gunea biltegiratze elektrikoaren gaineko G3A proiekturako izango da.

ULMA soluzioa

CC-4 enkofratu horizontala erabili zen (Orona Fundazioaren Eraikina) ageriko lauzen akabera zorrotzak dituzten azalera handietarako eta RAPID enkonfratu horizontal agerikoak ez diren lauzetarako.

Inklinazio aldakorreko lauzak (Orona Zero Eraikina), profil metalikoen artean ENKOFLEX enkofratua jarriz egin ziren, puntalek edo BRIO zinbriek eutsita, zurkaizte altueren arabera.

Orona Zero eraikinaren egitura metaliko zirkularra zurkaizteko T-500 zinbria aukeratu zen, prestazio handiak baititu.