Azalpena
La Reforma pasealekua Mexiko Hiriko hiribiderik garrantzitsuenetako bat da, eta munduko hiribiderik ezagunenetako bat, izan ere, eraikin eta monumentu garrantzitsuak ditu, hala nola Dorre Nagusia, hiriko eraikinik altuena edo munduan Independentziaren Aingerua izenez ezagututakoa. ULMA hiribide enblematiko honetan dago presente, balio arkitektoniko handiko eraikin baten eraikuntzan lagundu baitu. Bizitegien eraikin hau Aingeruaren Dorrearen aurrean dago kokatuta, Nuño. Mac- Gregor.de Buen arkitektoen bulego ezagunak diseinatu du eta Impulsa Taldeak eraiki. 10 departamentu edukiko ditu, solairu bakoitzean bat.
ULMA soluzioa
ULMAk soluzio integral bat eman dio eraikin honi, egitura osoa konkretu armatuz eginda dauka eta. Horma bertikalak NEVI enkofratuaren gama osoa erabiliz egin ziren, H-1200 txarrantxekin eta tenkagailuekin lagunduta, konkretuaren presio handiek hala egitea eskatu dutenean. Soluziorik nabarmenena izan da horma perimetraletarako hartutakoa. Aldamenean eraikinak 30 cm-ko distantziara edukita, ezinezkoa zen goratze sistema erabiltzea, eta erabaki zen zertxa metaliko batzuk egitea H-120 txarrantxekin eta tenkagailuekin, eraikinaren barruan, eta horietatik ORMA enkofratuaren aurpegi biak esekitzeko.
Lauzei bi modutan eman zitzaien irtenbidea: 6-8 metroko alturako zurkaizteak, BRIO zinbriarekin, eta 3,60 metroko altuerakoak, berriz, G zinbriarekin, balkoien eta erdiko guneko egurrezko habe zirkularraren moduko puntu berezietan izan ezik, horietan BRIO zinbria erabiltzea erabaki baita, material horren moldakortasunagatik. Kasu guztietan ENKOFLEX enkofratuarekin lagunduta joan diren elementuak dira.
Erdiko guneko habe zirkularra enkofratzeko, FLECTOR enkofratu sistema erabiltzea aukeratu zen, eta horri esker eraikinaren arlo kritikoetako bati eman zaio irtenbidea, emaitza ezin hobea lortuta.