Azalpena
Sao Pauloko auzo historiko esklusibo batean kokatuta, eraikin berritzaile hau erosotasunik handieneko terminoetan diseinatu zen. Horren adibidea da bere apartamentu guztiek eskaintzen duten hiriaren perspektiba bikaina, 360º-ko ikuspegia ahalbidetzen baitu.
2.797,63 m2 –ko area hartzen du eta 62 apartamentu ditu, 22 solairutan.
ULMA soluzioa
Lau sotoetako lauzak (6.000 m2 baino gehiago) azkar eta seguru egin ziren, lauza nerbiodunetarako RECUB sistema berreskuragarriarekin, 20 cm-ko kubetarekin eta 5 cm-ko konpresio geruzarekin. Ohiko lauzetan, BTM Enkofratua erabili zen, asteko hormigoitze zikloekin.
Altuera txikietan, egitura horizontalak SP Puntaleki zurkaiztu ziren. Alde perimetralean eta puntala baino goragoko altueretan, G zinbria erabili zen. Eraikinaren geometria aldakorrak hegalak habe eta profil metalikoekin estaltzea eskatu zuen, solairu bakoitzean posizio aldakorretan.