Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eraikuntzak

Eraikuntzaren sektoreko arlo guztietarako irtenbideak. Etxebizitzak, osasun eraikinak, kulturalak, merkataritza guneak, bulegoen eraikinak eta kirol instalazioak, bai eta estazioak eta aireportuetako eraikinak ere.
Soluzio integral bat eskaintzen dugu proiektu bakoitzerako.

Merkataritza Guneak

Hormigoizko egitura guztietarako irtenbide optimizatua, merkataritza guneen eraikuntzan. ULMA enkofratu sistemen katalogo zabala eskaintzen dugu, aplikazio guztiei kalitate handiko hormigoizko akaberak emateko: Lauzak eta zimenduak, geometria guztietako zutabeak eta hormak.
Lan plataformekin, eskailera dorreekin edo beharrezkoa den aldi baterako edozein aldamiorekin osatzen dugu gure eskaintza.

Hezkuntza eta Osasun Zentroak

Hezkuntza eraikuntzetarako eta osasun zentroetarako edozein eratako aplikazioei erantzuten diegu, hormigoizko akabera bikainak eskainita eta segurtasun betekizunak  bermatuta. Eskatu aholkularitza zure hurrengo proiekturako.

Kirol Eraikuntzak

Eskala handiko proiektuak dira, dituzten geometria konplexuengatik, hormigoizko akabera arkitektonikoengatik eta segurtasun baldintzengatik ezagunak.
Plangintza zehatza egitea eta erantzuten jakitea dira horrelako proiektuei arrakastaz aurre egiteko ditugun gakoak.

Kultur eta erlijio eraikinak

Oso esperientzia handia eskala handiko kultur eraikinak eta erlijio eraikinak eraikitzen.
ULMA enkofratuen katalogo zabalarekin forma arkitektonikoen edo hormigoizko akaberen edozein erronkari aurre egin ahal zaio.
Gure espezialista taldea prest dago elkarrekin lan egiteko, proiektuaren eguneroko errealitateak koordinatuta eta kudeatuta.

Enpresa eta administrazio eraikinak

Hainbat solairutako eraikinak, non diseinuak eta errentagarritasunak zeregin garrantzitsua duten.
Enkofratu irtenbide optimizatu bat eskaintzen dugu mota honetako eraikin bakoitzerako.
Eskatu aholkularitza zure hurrengo eraikuntza proiekturako.

Geltoki eta aireportuetarako eraikinak

Esperientzia zabala autobus geltokiak, aireportuen zabalpenak, metro geltokiak, tren geltokiak eta terminalak eraikitzen, besteak beste.
Enkofratu sistema fidagarriak eskaintzen ditugu, eta aldian aldiko laguntza obran, emaitza ona ziurtatzeko.

Bizitegi eraikinak

Hainbat solairutako eraikin funtzionalak, sarritan forma erregularrak eta geometria errepikakorrak izan ohi dituztenak.
Eraikuntza ziklo laburrak lortu daitezke enkofratu egokia aukeratuta eta obran beti laguntza ona edukita .
Eskatu aholkularitza zure hurrengo bizitegi proiekturako.