Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Reina Sofia Arte Jauregia, Valentzia, Espainia

Eraikinaren geometria berezirako egokitzapenik zehatzena
Arte Jauregiaren eraikinaren kurba forma hartzeko, 48.000 m³ aldamio erabili izan dira eta 12.000 m² -ko fatxadako aldamio, elkarren segidako irtenguneekin.

Azalpena

Arteen Jauregia da Valentziako Erkidegoko Arte eta Zientzien Hiria izeneko konplexu arkitektonikoaren zati bat, beste eraikin enblematiko batzuekin batera, hala nola Hemisferic, Principe Felipe Zientzien Museoa eta Ozeanografikoa.

Instalazio bikainak ditu, esaterako, areto nagusia, 1.482 pertsonarentzako lekuarekin; auditorium bat, 1.500 ikus-entzulerentzat edo gela magistral bat, 400 plazarekin.

Eraikinak urte gutxi dituen arren, estalki metalikoaren gainean finkatuta dagoen zeramikazko estalduran itsaspen arazoak agertu dira; beraz, jatorrizko estaldura kendu da eta beste bat jarri.

ULMA soluzioa

BRIO aldamio multidirekzionala muntatu aurretik, azterketa tekniko zehatza egin da eraikinaren geometria berezira egokitzeko. Eraikinaren diseinu bereziak baldintzatu du lana. BRIO aldamio multidirekzionalaren kalkulu eta zuinketa azterketa zehatza egin behar izan da eraikinak duen arrautza formako geometriara egokitzeko, 60 m-ko altueran. Muntaketa ere zaila izan da, eta kontu handiz egin behar izan da.

Eraikinaren kurba forma hartzeko, 48.000 m³ aldamio erabili izan dira eta 12.000 m² -ko fatxadako aldamio, elkarren segidako irtenguneekin. 700, 1.020, 1.500 eta 2.000 mm-ko zabalerako lan plataformak sortu dira.  Horrela, langileen segurtasuna bermatu da une oro, eta aldamioaren eta fatxadaren artean gutxieneko distantzia mantendu da, leku guztietan.  Lan lekuetara iristeko, aldamioak eskailera batzuk zituen.

Erabilitako aldamioen egonkortasuna lortu nahian, ainguraketak erabili dira aldamioak eraikinaren egitura metalikora lotzeko, eta aldamioen oinarria zabaldu da, puntu batzuetan 12 m ere zabalduta, aldamioak finko egotea bermatzeko. Aldamiora atxikita, karga jasogailua jarri da estalkiaren materialak mugitzeko.