Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Petrolio Plataformen Mantentze lanak, Kanaria Handia, Espainia

Aldamioak askotariko konfigurazioetarako
Afrikako hegoaldean dauden petrolio hobietatik datozen eta La Luzeko Portuan eta Las Palmasen (Kanaria Handia) geldialdi teknikoak egiten dituzten petrolio plataformen mantentze lanak.

Azalpena

Afrikako hegoaldean dauden petrolio hobietatik datozen eta La Luzeko Portuan eta Las Palmasen (Kanaria Handia) geldialdi teknikoak egiten dituzten petrolio plataformen mantentze lanak. Plataformaren egoeraren eta egin behar diren lan moten arabera, geldialdi hauek 2 eta 4 hilabete artean irauten dute.

Hauek izan ohi dira konponketak:

  • Kroskoari ur zurrusta jaurti, kroskoa garbitu eta kroskoa margotu.
  • Egitura metalikoak zaindu, konpondu edo ordeztu.
  • Helizeak, hodiak, balbulak eta elementu elektrikoak ordeztu.
  • Lastako andelak eta erregaiaren andelak garbitu eta mantentze lanak egin.
  • Soldadura lanak, hidraulikakoak eta galdaragintzakoak egin.
  • Karga probak eta askotariko ikuskapen teknikoak

ULMA soluzioa

Lan horietarako guztietarako aldamioak behar dira laguntza gisa. Moldakortasun handiko eta balio askoko aldamioak behar dituzte, askotariko geometrietara egokitzeko eta premien arabera azkar konfiguratu ahal izateko, eta horregatik BRIO Aldamio Multidirekzionala erabili zen.

Petrolio plataformen geldialdi teknikoek ahalik eta denbora gutxien iraun behar dute. Horregatik, muntatzaile taldekoak txandaka aritu ziren lanean, goizez eta gauez, 12 orduko txandak egiten, astelehenetik astelehenera.