Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Komunikazioen Jauregiaren birgaitzea, Madril, Espainia

Geometria irregularren birgaitzea altuera handian
ULMAk egin zituen Madrileko eraikin enblematiko honen fatxada birgaitzeko lanak.

Azalpena

ULMAk egin zituen Madrileko eraikin enblematiko honen fatxada birgaitzeko lanak.

Obraren tamaina dela eta, lana faseka egin zen. 

ULMA soluzioa

Dorreen alboko aurpegietara iristeko eta zorutik muntatu beharra ekiditeko, beharrezkoa zen hegalak zituen aldamio bat. BRIO Aldamio Multidirekzionalarekin egin ahal izan zen hori. Zorutik muntatzen ziren aurpegietan, DORPA aldamioa erabili zen, fatxadako lanetarako egokia baita. Bide publikoko inpaktua minimizatzeko, BRIO aldamioa instalatu zen eta horrek oinezkoentzako igarobideak prestatzea ahalbidetu zuen.

Altuera, puntu batzuetan, 35 metro baino gehiagokoa da, eta leku horietan haizeak gogor jotzen du.

Obraren ezaugarriak ikusita, muntaketa fase bakoitzean egonkortasun kalkuluak egin ziren, bai eta aldamioa fatxadara lotzeko sistemaren jarraipen zorrotza ere.