Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

S eta V Dorrea, Madril, Espainia

236 m-ko goratzea, garabirik gabe, eta HWS
S eta V dorreak, 236 metroko altuera duenak, 1.600na m²-ko 59 solairu ditu, eta horiei gehitu behar zaizkie sestra azpiko beste 6 solairu, 7.500 m²-koak.

Azalpena

S eta V dorreak, 236 metroko altuera duenak, 1.600na m²-ko 59 solairu ditu, eta horiei gehitu behar zaizkie sestra azpiko beste 6 solairu, 7.500 m²-koak. Proiektua Madrilen iparraldean dago eta hiriko plan urbanistiko berezienetako bati emate dio amaiera, honi: Konbentzioen Zentro Internazionala.

Carlos Rubio Carvajalek eta Enrique Álvarezek zuzentzen duten arkitektura estudioak – Sala Walter– diseinatu zuen erabilera askoko etxe orratz hau. Lehen 33 solairuetan, eraikinak bost izarreko hotel bat dauka, luxu handikoa, 500 gelarekin. Gainerakoa, berriz, bulegoetarako erabiliko da.

ULMA soluzioa

Lurrazpiko 6 solairuak eta sestratik gorako lehen 6ak CC-4 aluminiozko enkofratu horizontalarekin egin ziren, ALUPROPekin batera, zeinarekin errendimendu handiak lortu baitziren obran. CC.4 enkofratuak merkatuan dauden beste produktu batzuen aldean dituen abantailarik garrantzitsuenetako bat da aukera ematen duela lehenengo erretikula muntatu eta gero panelak kokatzeko.

Desenkofratzea oso erraza da, CC-4aren erorketa buruaren diseinuari esker; gainera, materiala berreskuratzen uzten du, berriro beste toki batean jartzeko. Horrela, nahikoa da buruaren ziria kolpatzea habeak, transbertsalak eta panelak jaistarazteko, eroso kendu eta beste leku batean erabili ahal izateko moduan.

Hauek dira erabili diren ULMAren beste produktu batzuk:

  • ORMA Enkofratu Modularra, horma eta pilare errentangularrak egiteko.
  • COMAIN, horma baxu eta zapatak egiteko.
  • CLR, pilare zirkularrak enkofratzeko.

Igogailuen erdiko nukleorako, 6. solairutik gorako egituraren euskarria baita, ULMAk mota honetako etxe orratzak eraikitzeko teknologiarik aurreratuena jarri zuen obraren esku: ATRa

Sistema honek, ENKOFORM V-100 hormen formako enkofratuarekin batera erabilita, altuera handiko paramentu bertikalak gauzatzea ahalbidetu zuen.

Dorrearen nukleoaren sekzioa 4 aldiz aldatzen da egituran zehar; hori dela eta, bulego teknikoak enkofratua baldintza horretara moldatu zuen obra honetarako garatutako proiektu espezifikoan.

Geruza guztien altuerak 3 eta 4 metro artekoak izan ziren (altuera librea + lauzaren lodiera).

Erdiko nukleoaren sekzioa: ATR Sistema Autoigokaria, 4 metroko geruzatan. Enkofratuaren altuera doitu daiteke, solairuko lauzak egin ahal izateko.

Enkofratu bertikalaren horma atalak 4 metro altu ziren. HT-20 egurrezko habeen bitartez (bertikalak) zurrundutako panel fenolikoak ziren, eta horiek, halaber, UPN-100 profil metaliko bikoitzekin (horizontalak) ortogonalki txarrantxatuak zeuden.

Geometriaren konplexutasuna dela eta, beharrezkoa izan zen horma atalen zatiak eraistea (“bisagra”) ahalbidetuko lukeen enkofratu bat diseinatzea, posible izateko behar beste atzera egitea eta, horrela, goratze automatikoaren prozesuan horma atalak manipulatu ahal izatea (garbiketa, desenkofratzailea ematea, eta burdineria lanak).

Enkofratuaren horma atalek lan plataforma batzuk eduki zituzten, geruzen hormigoitzea errazteko. Hiru geruzako taularekin, HT-20 egurrezko habeekin eta DUPN-120 profilekin egin ziren.

Hormaren kanpoko aurpegian, hiru igogailu zuloetako bakoitzak baoburu batzuk zituen: alderik aldekoak 3. geruzatik aurrera; lehen bi solairuek, berriz, ur zulo bat –depositu bat- osatzen zuten ura biltzeko. 3.geruzatik aurrera, baita 3.ak ere, barruko hormetan ere baoburuak zituzten (barruko triangelua ukitzen), igogailuen hiru guneetatik atondora edo hallera igaro ahal izateko. Barruko triangeluaren erpinetan zulo batzuk sortu ziren (laneko plataformak) kanpoaldetik atondora edo hallera igaro ahal izateko.

Laneko fasean eraikinaren perimetroa babesteko, HES sistema erabili zen. Produktu honek ahalbidetu zuen gauzatzen ari zen lauza erabat babestea, bai eta lauza horrek goian eta behean zituenak ere.