Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Fira Dorreak, Bartzelona, Espainia

ATR autoigokaria, errentagarritasuna eta geometria zailetarako egokitzapena
Bi dorreak Toyo Ito arkitekto ezagunak diseinatu ditu, eta gutxi gorabehera 120 m-ko altuera daukate.

Azalpena

Bi dorreak Toyo Ito arkitekto ezagunak diseinatu ditu, eta gutxi gorabehera 120 m-ko altuera daukate. Dorre bakoitzak bere eginkizun berezia dauka: bat hotel bat da, eta bestea  40.000 m2 baino gehiagoko bulego eraikin bat.

ULMA soluzioa

120 m baino gehiagoko eraikinak direnez eta eraikinek 28 solairu inguru dituztenez, altuerako lanak azkar, seguru eta kalitatearekin egitea ahalbidetzen duen sistema bat erabili behar izan zen. Hala, ULMA Construccionek bere ATR Sistema Autoigokaria erabili zuen lurrazpiko solairuetatik goiko solairuetaraino. Ohiko goratze sistema bat da, zeinari soluzio mekaniko eta hidraulikoak gehitzen zaizkion, sistema garabia erabili beharrik gabe altxatzeko.

Eraikin bien silueta bereziek hormigoizko nukleo bereziak eskatu zituzten. Hotela hartzen duen eraikinaren nukleoak geometria zilindrikoa dauka, 13 m-ko diametroa eta 40 cm-ko horma lodiera; ezaugarri horiei irtenbidea emateko, barruko plataforma bat eta kanpoko kontsolak  planteatu ziren, biak autoigokariak. Gainera, azalera solairu batetik beste batera aldatuta, 700 m2-tik 1.000 m2-ra aldatuta, lortu zen errotazio efektua. Bulegoen eraikinaren geometria errektangularrari, berriz, barruko hiru plataformarekin eta kanpoko kontsolekin eman zitzaion irtenbidea, hormak 45 cm-koak baitira. Bai plataformak, bai kontsolak autoigokariak izan dira.

Sistema honek bere emaitzak optimizatu zituen, katalogoko beste produktu batzuk konbinatuta:

Sestra azpiko lauzak: CC-4 sistema, ALUPROP aluminiozko puntalarekin.

  •       Sestra gaineko lauzak: VR Mahaien sistema eta EP Puntala.
  •       Nukleo barruko lauzak: ENKOFLEX sistema eta EP Puntala.
  •       Pilareak: CLR Enkofratu Bertikala, ORMA eta COMAIN nukleoaren barruko pilareetarako.
  •       Horma perimetralak: ORMA Enkofratu Bertikala, eta aurpegi bateko enkofratu sistemak.

Hala, hormigoizko nukleoak gauzatzean posible izan zen enkofratua baldintza klimatiko txarretan jasotzea. Sistemaren produktibitatea edo errentagarritasuna beti ziurtatuta egon zen; izan ere, 6 edo 7 egunetan solairu oso bat gauzatu baitzen, hau da, 700-1.300 m2  6-7 egunetan. Goratze automatikoaren teknikaren oinarria da sistema hidrauliko bat, zeinak multzoa modu automatikoan eta batera goratzea ahalbidetzen duen, ondoren enkofratua eta mastak mugiarazita. Sistema honek, ENKOFORM V-100 sistemarekin batera erabilita, ahalbidetu zuen hormak egitea lauzen artean 3,84 m-ko  altuera ohikoarekin, hotelean, eta 4,14 m-koarekin, bulego eraikinean.

Goratze prozesu horretan guztian, segurtasuna bermatuta dago. Lan plataforma zabalak ditu, eta kanpoko edozein agentetatik babestuta.

Eraikin bien gauzatze lanak optimizatzeko, sistema autoigokariak ahalbidetu zuen, baita ere, bitarteko osagarriak goratzea, hala nola banatzailea, egitura elementu guztien hormigoia isurtzeaz arduratuko zena (hormak, lauzak, pilareak...). Horrela, hormigoia beheko solairutik gauzatzen ari zen solairuraino ponpatu zuten, eta banatzailearen bitartez isuri.

Bulegoen eraikinaren kanpoko enkofratua gauzatzean, ATR Sistema Autoigokaria kontsolez osatuta zegoen. Kontsola horiek atzera eramateko orga baten bitartez lotuta zeuden eta enkofratua bermatzeko balio zuten. Sistema honek, kremailera itxurako mekanismo batek eraginda, hormako panelak bereizi zituen desenkofratze fasean. Tenkagailu bat ere badauka, enkofratua zuzentzeko, eta erregulazio elementu batzuk enkofratua bertikalki zein horizontalki jarri ahal izateko. Barruko enkofratuari, berriz, plataforma autoigokariekin eman zitzaion irtenbidea, baina zertxetan oinarrituta. Sistemak dituen lau plataformak elkarrekin komunikatuta daude, eskaileren bitartez, eta horri esker segurtasun osoarekin mugitu daiteke egituratik.

Hotelaren geometria kurbatua dela eta, kanpoko enkofratua, zeina kontsola autoigokarietan bermatuta baitzegoen, txarrantxa kurbatuen sistema batez osatuta zegoen, dagozkien habeekin eta taula fenolikoarekin. Jasotzea, bai barruko baoan bai kanpokoan, bi zentral hidrauliko independentek eragindako bi multzorekin egin zen.