Azalpena
Itsasoaren ondoan kokatuta dago, Diagonal hiribidean, eta Kataluniako Telefonicaren egoitza hartzen du bere baitan, besteak beste. 110 metroko altura dauka eta 24 solairu, eta ezaugarri horiekin Bartzelonako skylinearen erreferente bihurtu da.
Eraikinak diamante forma dauka, bere oinplanoa trapezoide itxurakoa da, eta 4.000 m2-ko orubea okupatzen du. Hormigoizko erdiko gune bat da bere egitura, eta gune horretan igogailuak, instalazioen patioak, larrialdiko eskailerak eta zerbitzuak daude. Bere perimetroa indartuta dago aluminiozko profil sistematikoen sistema batekin, aldi berean errezel-horma xerografiatu batez inguratuta.
Solairu arteko batez besteko altuera 4 metrokoa da, lauzen lodierak 0,4 ea 0,3 metro artekoak izanik.
ULMA soluzioa
Erdiko gunea forjatu aurreko bi solairutan egin da, goratze sistema baten bitartez, 2000 Kontsolarekin eta ENKOFORM V-100arekin. Lauza asko RAPID enkofratu horizontalarekin eraiki ziren eta, kasuren batean edo beste, ENKOFLEX sistemarekin.
Hormigoian zuloak ekiditeko, 4.50 metroko altuerako horma geruzak egin ziren. Txarrantxen zertxa bat eta tenkagailuak erabilita, hariztatutako barrek ez dute horma gurutzatzen, geruza bakoitzaren goiko eta beheko aldean kokatzen baitira.
2000 Kontsolak, barruko ertzetan egurrezko kamonak dituenak, nukleoaren geometria trapezoidalera egokitzea erraztu zuen.