H-33 zertxa sare erako habe bat da, oinarritik oinarrira tarte handia duten karga handiei eusteko diseinatua. ENKOFORM H-120 enkofratuaren horma atalei eusteko erabiltzen da.
- Lurrari eusteko ahalik eta apeo gutxien. Karga ahalmen handiko zinbriekin (T-500, MK-360) konbinatzen da.
- Muntaketa eta manipulazio errazak.
- Obra premietara egokitu daiteke. Konektatutako osagaien egitura modularra.
- Zubiaren formara egokitu daiteke, goraguneak eta maldak egiteko.
- Malgua eta funtzio anitzekoa: Euskarri biko habe gisa, euskarri anitzeko habe jarraitu gisa eta leku irtenetako habe gisa.
- Azkoinez eta torlojuz muntatzen da. Sabeltzeko aukera ematen du, kargak eragindako deformazioa neutralizatzeko.
- Sistema segurua:
- H-33 zertxan bertan lan plataformak muntatzea ahalbidetzen du, bai eta ondoko zertxetara paratzeko bideak muntatzea ere bai.
- Plataformak babestuta daude arauzko barandekin.