VR Mahaia lauzako enkofratua edozein lauza motatara moldatu daitekeen enkofratu sistema bat da. Egokia da akabera, segurtasun eta errendimenduari dagokienez eskakizun zorrotzak dituzten eraikuntza lanetarako.
- Toki batetik beste batera eraman daiteke desmuntatu gabe, muntatze eta desmuntatze lanetan egon daitezkeen arriskuak minimizatuta.
- Enkofratzea eta desenkofratzea, azkar egiten dira, eta materiala ere azkar mugitzen da. Hori dela-eta, eskulan gutxiago behar da: Errendimendu handiak.
- Desenkofratze lanak edo mahaien lekualdaketak, eskorak desmuntatu gabe.
- VR mahaiak dagokien kotan edo mailan jartzea erraza da (eskora gutxi).
- Sistema malgua:
- Mahaiek aurrez definitutako neurriak izan ditzakete edo premien araberako soluzioak eskaini.
- Apeoa EP eskorekin, ALUPROP eskorekin edo zinbriekin egin daiteke.
- Erremate sinpleak (taulak mahaietatik ateratzen diren habeen gainean jarrita)
- Lauzetan zintzildurako habeak, kapitelak edo beste geometria batzuk egitea.
- Hegaletarako soluzio sinplea eta segurua, eskoren kokapenari esker.
- Lehen bilbeko habe metalikoak erabiltzeko aukera ( DU-120 eta MK-120 txarrantxak).
- Sistema segurua:
- Enkofratua (taularekin) eta barandak zoruaren mailan muntatzen dira, leku garaietako erremate lanak izan ezik.
- Prozesu osoan zehar, barandak mahai perimetralekin batera doaz.
- Elementuak obra hasieratik obra amaiera arte finkatuta. Ezinezkoa erortzea.