ALUPROP Aluminiozko Eskora lauzako enkofratze sistemen eskora-egiturak egiteko eta zurkaizte lanetarako oro har diseinatuta dago. Txarrantxatze markoen bitartez lotu daitezke zinbriak osatzeko.
- Eragintzarako azkoina, hegal eta zuloekin. Eskora desenkofratzea errazten du.
- Hari autogarbigarria barruko hoditik hormigoia kentzeko.
- Eusteko kakoa kanpoko hodiaren eta azkoinaren artean.
- Aluminiozko eskora arina.
- Iraunkortasun handia bermatuta.
- Karga ahalmen handia.
- Barruko hodia galezina, kanpoko hodiarekiko.
- Luzera, erraz eta azkar doitzeko modukoa.
- Altuera maximoa eskora indibidualarekin: 6 m (7 m, 1 m-ko gehigarriarekin).
- Txarrantxatu daitekeen eskora. Txarrantxatze markoak eskoraren kanpoko hodian finkatuta, atzapar eta ziriaren bitartez, eta markoan bertan integratuta.
- Eskorak gainjartzeko aukera, lotura azkar batez edo torlojuen bitartez uztartuta. Altuera handiko zinbriak osatzea ahalbidetzen du.
- Aukera ematen du tarteko puntuetan lan plataformak jartzea zinbria muntatzeko, bai eta goreneko puntuetan jartzea ere enkofratua hartzeko edo jartzeko.
- Zinbria zoruaren mailan muntatu daiteke, horizontalki. Ondorengo igoera eta azkeneko kokapena garabiaren bidez. Langileen ergonomiarako eta segurtasunerako onuragarria.
- Produktu honek EN 16031 arauen araberako egiaztagiria dauka.