KSP hutsuneetako enkofratuen euskarrirako plataformak igogailu eta eskailera zulo, pilare huts edo enkofratua zerbaiten gainean jartzea eskatzen duen beste edozein hutsune motatan erabiltzeko balio du, eta gehienetan gora egiteko ohiko kontsolekin konbinatuta erabiltzen da hormaren kanpoko aurpegietan.
SIGMA KARLSRUHEk homologatutako produktua da.
- Gora egiteko ohiko kontsolekin erabiltzen da gehienetan, hormaren aurrez aurreko aurpegietan.
- KSP plataforma txarrantxez (DU edo MK) eta euskarri balantzinez osatuta dago batik bat.
- Sistemaren oinarrizko prestazioak hauek dira:
- Txarrantxaren alde bakoitzean gehienez 250 mm-ko doikuntza egin daiteke (50 mm-ko jauziak).
- Konoak berreskuratzeko plataforma jartzeko aukera.
- Horman ainguratzeko hainbat sistema, estribuekin edo ahokatzeekin.
- Erabat estandarra eta modularra den edozein materialarekin estali beharreko edozein tartea hartzen du bere baitan, batez ere txarrantxak eta egurrezko habeak.
- Euskarri balantzina moldakorra. Txarrantxa mota guztietara eta hainbat luzetara egokitu daitekeena.
- Doitze erraza, enkofratu mota guztietan.
- Bi soluzio ainguraketa motaren arabera:
- Euskarri balantzina estribuarekin: Orokorrean Obra Zibilean erabiltzen da, baita pilare eta hormen arteko hutsuneen barrurako soluzioetan ere. Euskarria aurreikusitako zuloan sartzen da hormaren aurreko fasean hormigoiz betetzean.
- Barruko ahokadura eraisgarria euskarri doigarriarekin: Orokorrean eraikuntzan erabiltzen da, bereziki ageriko akaberadun hormetarako. Ez du hutsunerik behar horman. Euskarri doigarria barruko ahokadura eraisgarrian sartzen da, DW15 Konoarekin hormari lotuta.