HWS babes pantaila perimetrala segurtasun elementu bat da altuera handiko eraikinen perimetrorako.Eraikitzen ari den solairua eta haren azpiko solairuak estaltzen ditu.MK sisteman oinarrituta dago, hau da, txarrantxa estandarrak eta lotura elementu sinpleak ditu; beraz, konfigurazio bat baino gehiago lortu daitezke premien arabera, geometria guztietara erraz moldatzeko.
Konfigurazio posibleak:
- HWSamateriala pilatzeko eta igotzeko plataformekin hainbat mailatan eta laneko plataformarekin.
- Sekzio sinplea materialak lurreratzeko plataformarekin.
- Debrissekzioa:Lauzaren luzapen bat eskaintzen du, lanerako eta materiala pilatzeko plataforma perimetral gisa. Mahaiak ateratzen direnean obra hondakinak erortzea ekiditen du eta, gainera, publizitaterako leku zabal bat ere eskaintzen du kale aldera.
- Sartzeko eskailerak HWS babesean.
- HWSa lanerako plataformarekin.
- Sekzio zuzena.
- Forjatuetatik erortzea eragozten du.
- Babes bikaina eguraldi txarra egiten duenerako.
- Altuerak eragiten duen efektu bisual negatiboa kentzen du.
- MK sistemaren malgutasuna.
- Sekzio konfiguragarria: Lanerako plataformen maila, neurriak, materiala lurreratzeko plataformak edo estali beharrekoen neurriak eta formak.
- Estaldura mota egokigarria (opakua, erdi gardena, zurruna, malgua..).
- Materiala jasotzeko kanpo plataformak jartzea ahalbidetzen du.
- Eraikinaren azken mailen arteko sarbideak ahalbidetzen ditu.
- Forjatuaren ertzaren gainean lanak egiteko plataforma.
- Jasotze hidrauliko autoigokaria, garabirik gabekoa.
- Lauzan edo horman ainguratzea ahalbidetzen du.
- Forjatuen geometria irregularrera moldatu daiteke, baita altuerako geometria aldakorretara ere.
- Azalera zabalak gaitzen ditu altueran promozio mezuak jartzeko.
- Dituen osagarri batzuk beste MK soluzio batzuek dituzten berak dira.