CR-250 kontsola Gora egiteko ohiko kontsola da, eta enkofratuko horma atal handietarako diseinatuta dago. CR-250 kontsolak dituen sistema igokaria batez ere alde bietatik hormigonatzeko erabiltzen da (pilareak, hormak, etab.) eta ainguraketa konoak ditu oinarri gisa. Kono horiek aurreko faseko hormigoian txertatuta uzten dira.
SIGMA KARLSRUHEk homologatutako produktua.
- Aplikazioa: Obra Zibila eta Eraikuntza.
- Plataformaren zabalera: 250 cm.
- Enkofratuaren azalera: 35 m2-ra arte, bi kontsolako.
- Ainguraketa hormaren gainean: DW20 (DW15 erabiltzeko aukera).
- Atzeraematea: 70 cm, orga eta kremailera dituen sistemarekin; 5 cm, bela oinarridun sistemarekin.
- Enkofratuaren altuera doigarria, beheko ardatzaren bitartez, enkofratuaren eta belaren arteko lotura bridak askatu gabe.
- Enkofratu mota bat baino gehiagorekin erabiltzeko aukera: ORMA enkofratua, formadun enkofratua (ENKOFROM V-100) eta enkofratu metalikoa.
- Kontsolek atzeraemateko sistema dute txertatuta, kremailerarekin edo bela oinarridun sistemarekin.
- Enkofratu panelak doitu daitezke altueran, nibelazio ardatzen eta plomatzerako dituzten tenkatzaileen bitartez.
- Edozein forma geometriko har dezakete.
- Lan plataformak nahiko lekua dute zeregin guztiak lan lekuan egin ahal izateko, eta oso seguruak dira egoera guztietan.