BF-170 kontsoladun enkofratze sistema batez ere bi aurpegi hormigonatzeko erabiltzen da (pilareak, hormak, etab.) eta, funtsean, ainguraketa konoak ditu euskarri gisa, zeinak aurreko fasean hormigoian txertatuta geratzen diren.
BF-170 Kontsoladun sistema igokariak atzeraemate txiki bat baino ez du onartzen, desenkofratze fasean enkofratzeko panela askatzeko beharrezkoa dena. Hori dela eta, egokia da eraikinen hormetan erabiltzeko non enkofratua kanpoko aldetik igotzen baita barruko enkofratua egindako lauzen gainean gelditzen den bitartean, bai eta alde bietatik gora egitea beharrezkoa denean ere, kontsola atzeraemangarriekin konbinatuta.
- Edozein Eraikuntzatarako egokia.
- Plataformaren zabalera: 170 cm.
- Enkofratu azalera, 20 m2 –ra artekoa, bi kontsolako.
- Hormaren gaineko ainguraketa: AWF, DW15.
- Atzeraematea desenkofratze fasean panela askatzeko.
- Baranda ahokatzeko lekuekin eta lan plataformarako habeekin.
- Plataforma osagarriak erraz jartzekoak eta nagusiaren muntaketa erraza.
- Lan plataforma perimetralekin erabil daiteke.
- Tolesgarria eta desmuntagarria.