Gehienetan leku garaietan dauden hormak hormigonatzeko balio dute. Aplikazio nagusiak alde bateko hormak dira, esaterako presak, eta zubietako pilare, horma handi eta altuera handiko egiturak ere bai.
Sistemaren zati nagusia da kontsola da, bera baita enkofratuari eusten diona eta lan plataforma sortzen duena. Multzo bakoitza honako elementu hauez osatuta dago: enkofratuaren horma atal, gora egiteko kontsolak, ainguraketak, atzeraemateko sistema, belak, plomatze elementuak eta plataforma sortak (bela erakoak, tartekoak eta behekoak)
Hauek dira ezaugarririk garrantzitsuenak:
- Elementu bertikal edo ia bertikaletarako enkofratuari eusten dio.
- Modulu independentez (horma atalak) osatuta dago.
- Finkatzeko, azken hormigoi geruza gogortuan ainguratzen dira.
- Behin panel guztiak itxita, elementuaren geometriara egokitzen da.
- Hormetan alde bateko presioei eusteko ahalmen handia.
- Kontsolak eta enkofratua batera igo daitezke.
- Okerdura handiko hormak egitea ahalbidetzen du, lan plataformak beti horizontalki edukita.